Ethazi astea (2023)

Jardunaldi eta topaketa hauek ETHAZI inplantazio fasean ari diren irakasleentzako edo Ethazi testuinguruan esperientzia edo/eta prestakuntza dutenentzat daude pentsatuak. ETHAZIk dakarren ikaskuntza prozesua ulertzeko modu berrian aurrera egiteko gakoak eskaintzea eta partekatzea da asmoa.

9 formakuntza saio
810 pertsonak hartu dute parte

Eskerrik asko denoi!!!

ETHAZI ASTEA 2023

Orain arteko Ethazi ibilbidean sakontzen: gure esperientzia

Helburua: Ethazi ereduan sakontzeko ibilbidean aurrera egin duten hainbat ikastetxek beren esperientzia kontatuko digute: gaitasunak nola identifikatu dituzten, ikaskuntza ibilbidearen diseinua eta sortu zaizkien zailtasunak, ikaskuntza estrategiaren nondik norakoa, horrek guztiak erronketan duen eragina… Saio honetan batzuk besteen esperientziatik ikastea da helburua eta ibilbidea egiten ari diren irakasle taldeei “pistak” eskaintzea.
Norentzat: Dagoeneko Ethazi ereduan lanean ari diren Euskadiko lanbide heziketako irakasleentzat (aurreratua).
Ordua: 09:30
Iraupena: 1,5 ordu sinkrono
Hizkuntza: euskara*
Elementu gehigarriak:
– Aurkezpena
Aurkezpena Somorrostro

Animatzen zara Oinarrizko Graduan Ethazi ziklo baten diseinurako lehenengo pausuak ematera? Ideak eta esperientziak.

Helburua: Ethazi eredua egokitzen ari gara Oinarrizko Graduko zikloetarako. Nola eboluzionatu du gure esperientziak? Ze material dugu eskuartean Oinarrizko Graduko ziklo baten ibilbidearen diseinua egiteko? Ze pausu eman ditugu edo emango ditugu ibilbide horren hedapenean?
Norentzat: Dagoeneko Ethazi ereduan lanean ari diren Euskadiko lanbide heziketako oinarrizko graduko irakasleentzat (aurreratua).
Ordua: 12:00
Iraupena: 1,5 ordu sinkrono
Hizkuntza: gaztelania
Elementu gehigarriak:
– Aurkezpena

Ebaluatzen dut, beraz, ikasten dute

Helburua: Kalifikazioaz haratago, ebaluazioak eskaintzen dituen ikaskuntzarako aukeretaz arituko gara ikasleen begiradatik.
Norentzat: Euskadiko lanbide heziketako irakasleentzat (oinarrizkoa).
Ordua: 09:30
Iraupena: 1,5 ordu sinkrono
Hizkuntza: elebidun
Elementu gehigarriak:
Aurkezpena

Ekintzailetza esperientziak partekatuz

Helburua: Egunerokoan Ethazi ereduan ekintzailetza lantzeko sortzen zaizkigun kezkak konpontzeko esperientzia bitxiak ikusiko ditugu.
Norentzat: Dagoeneko Ethazi ereduan lanean ari diren Euskadiko lanbide heziketako irakasleentzat (aurreratua).
Ordua: 12:00
Iraupena: 1,5 ordu sinkrono
Hizkuntza: elebidun
Elementu gehigarriak:
Aurkezpena

Ethazi eredua aberasten – Inspirazio txokoa

Helburua: Hainbat ikastetxeetako irakasleek Ethazi eredua aberasten duten hainbat esperientzia eta asmo partekatuko dituzte:
* IDU gelak
* Gamifikazioa
* Teknologia gizarte zerbitzuetako zikloetan
Norentzat: Dagoeneko Ethazi ereduan lanean ari diren Euskadiko lanbide heziketako irakasleentzat (aurreratua).
Ordua: 09:30
Iraupena: 1,5 ordu sinkrono
Hizkuntza: euskara*
Elementu gehigarriak:
Aurkezpena
Aurkezpena IDU gelak
Gamifikazioa – AEG

Zeharkako gaitasunak ebaluatzea eta dinamizatzea

Helburua: Ez da gauza bera konpromisoaren/inplikazioaren eskumena zer den jakitea edo abian jartzeko gai izatea. Era berean, ez da gauza bera ikasleek konpromisoa hartzen duten edo inplikatuta dauden jakitea edo gaitasunaren entrenamendua eragiteko gai izatea. Saio honetan zeharkako gaitasunak nola ebaluatu eta dinamizatu erakutsiko dugu.
Norentzat: Dagoeneko Ethazi ereduan lanean ari diren Euskadiko lanbide heziketako irakasleentzat (aurreratua).
Ordua: 09:30
Iraupena: 1,5 ordu sinkrono
Hizkuntza: elebidun
Elementu gehigarriak:
Aurkezpena
Materiala

* Ikastetxeetako ikaskuntza esperientziak edo adibideak elebidunak izango dira.