ETHAZI ereduaren helburu nagusia da ikasleek konpetentziak eskuratzea; XXI. mendeko enpresen premietara egokituago dauden konpetentziak.

Enpresen ingurunea aldatzen ari da eta enpresek horretara egokitu behar dute. Hortaz, kualifikazio desberdina duten profesionalak behar dituzte. Trebakuntza tekniko handi batez gain, enpresari balioa emango dioten profesionalak, talde-lanaren, sormenaren, arazoak ebaztearen, eta abarren aldetik.

Zeharkako konpetentzia horiek, hain zuzen ere, eraman gaituzte ikaskuntza-agertoki berri honetara: errendimendu handiko zikloetara (ETHAZI).

Ildo horretan, Tknikatik ikasleekin landu behar diren zeharkako konpetentzien zenbait proposamen egin ditugu; hots, ikasleak “entrenatzea” lan-merkatuan aurkituko dituzten agertoki berri horietarako.

Gaur egun, eta eredua ezartzean izan dugun esperientziatik, zuekin hemen partekatzen dugun gaitasun eta errubrika proposamena garatu dugu.