SET

Ebaluazioa, eragile guztien parte-hartzea eskatzen duen prozesua da: irakasleak eta ikasleak, batez ere, baina baita kanpoko pertsonak ere (adituak, enpresako tutoreak, etab.). 360 graduko ebaluazio-prozesu bat egiten da eta, bertan, hala irakasleek, nola ikasleek eta profesionalek ikasle bakoitzak eskuratu dituen gaitasunen mailari buruzko iritzia eman dezakete.

SET
SET
SET

Gaitasunen eboluzioaren edo bilakaeraren ebaluaziorako gure SET (Skills Evolution Tool) programan txertatuta dago proposamena. SET aplikazioa, ikaslea protagonista den ikaste-prozesuak erabiltzen direnean aproposa ikusten dugun ebaluazio sistemek eduki beharko lituzketen ezaugarri guztiak dauzkan erreminta bat da. Bere izena “SET” Skills Evolution Tool esalditik dator eta bere izenak dionez, ikasleen gaitasunen lorpen maila neurtzea da helburua.

Ebaluazio mota honetako ezaugarri guztiak baimentzen ditu:

  • Rubrikekin lan egitea.
  • Ikasleen jarreren eta ekintzen ebidetziak modu errez batean jasotzea.
  • Neurketa-aldiak sortzea eta aldi bakoitzean zer gaitasunak neurtu aukeratzea.
  • Mota guztietako neurketak egin daitezke: iraskasleen neurketak, ikasleen neurketak (auto-neurketak, berdinen arteko neurketak), kanpoko jendearen neurketak, etabar.
  • Ebaluaketaren emaitzak, formato desberdinetan eskeini daitezke, eboluziora eta hausnarketara gonbidatzen duen formatu grafiko batean barne.
  • Irakasle taldeak ebaluaketa emaitzak feedback batekin aberasten du.
  • Feedback honek ikaslegoari laguntzen dio emaitzak hobeto ulertzeko eta etengabeko hobekuntza bidea topatzeko.
  • Ikaslegoari datozen ekintzak burutzerakoan SETen konpromisoak satzeko gonbidatzen zaie. Konpromiso hauek beren gaitasunen lorpen mailan eboluzionatzea baimetzen diete.

Proposamen hau SET tresnaren bidez nola diseina daitekeen jakiteko, “ETHAZI erronken bidezko ereduaren ebaluazioa, feedbacka eta kalifikazioa” dokumentua dago eskuragarri (6.1. atala hain zuzen ere).

Honekin batera, bi bideo hauek ikustea gomendatzen dugu:

“Gaitasunen Zuhaitza” zeri deitzen diogun azaltzen da

Gure SET ikuspegiaren laburpen bat ikusdaiteke, baita ikuspegi hori SET tresnaz nola lantzen den ere

Hona hemen SET erreminta erabiltzeko estekak:

SET

WEB bidezko app bertsioa.

SET

Android app bertsioa.

SET

IOS app bertsioa.