Ethazi  astea  (2020)

Jardunaldi eta topaketa hauek ETHAZI inplantazio fasean ari diren irakasleentzako edo Ethazi testuinguruan esperientzia edo/eta prestakuntza dutenentzat daude pentsatuak. ETHAZIk dakarren ikaskuntza prozesua ulertzeko modu berrian aurrera egiteko gakoak eskaintzea eta partekatzea da asmoa.

Aurten egoera berezian aurkitu gara, formakuntza saioak bideokonferentzia bidez eskeini ditugu:
9 formakuntza saio
1009 pertsonak hartu dute parte

Eskerrik asko denoi!!!

ETHAZI ASTEA 2020

ETHAZI eredua eta ETHAZI mitoak

Helburua: Euskadiko Lanbide Heziketako Ikaskuntza-eredua ezagutzea, eta horren inguruan dauden mitoak eta aurreiritziak identifikatzea eta argitzea.
Norentzat: Ereduari buruzko oinarrizko ezagutzak eta ezagutza aurreratuak dituzten irakasleentzat.
Iraupena: 1,5 ordu
Hizkuntza: gaztelania
Elementu gehigarriak:
Aurkezpena

ETHAZI eredua eta ETHAZI mitoak

Helburua: Euskadiko Lanbide Heziketako Ikaskuntza-eredua ezagutzea, eta horren inguruan dauden mitoak eta aurreiritziak identifikatzea eta argitzea.
Norentzat: Ereduari buruzko oinarrizko ezagutzak eta ezagutza aurreratuak dituzten irakasleentzat.
Iraupena: 1,5 ordu
Hizkuntza: euskara
Elementu gehigarriak:
Aurkezpena

Praktika onak

Helburua: Irakasleon artean ikaskuntza esperientzia positiboak partekatzea eta elkarrekin ikastea. FP Euskadi ikaskuntza ereduarekin lotutako arlo ezberdinetako praktika onak aurkeztuko dira.
Norentzat: Lanbide Heziketako irakasleak, bereziki elkarlaneko ikaskuntza-ereduaren bidez beren jarduera pedagogikoa garatzen duten irakasleak.
Iraupena: 2 ordu
Hizkuntza: euskara eta gaztelania
Elementu gehigarriak:
Aurkezpena
Praktika onak

IKTak eta Erronketan Oinarritutako Ikaskuntza Kolaboratiboa

Helburua: erronka baten fase bakoitzean lortu beharreko helburuetan oinarrituta, jarduera eta baliabide digitalak zehaztea, prozesua behar bezala garatzeko beharrezkoak diren ebidentziak jaso ahal izateko helburuarekin.
Norentzat: Lanbide Heziketako irakasleak batez ere erronketan oinarritutako elkarlaneko ikaskuntza ereduan lan egiten ari direnentzat.
Iraupena: 2 ordu
Hizkuntza: euskara
Elementu gehigarriak:
Aurkezpena

IKT gaitasunak COVID egoeran

Objetivo: El marco #DigComp y las competencias digitales siguen siendo un enigma para una gran parte de los docentes. Sobre la vivencia de confinamiento de cada participante, trataremos de conectar esas experiencias personales y relacionarlas con las competencias digitales y el marco #DigComp.
Para quién: Profesorado de formación profesional, en especial coordinadoras de aprendizaje y docentes que desarrollan su actividad pedagógica a través del modelo de aprendizaje colaborativo basado en retos.
Iraupena: 1,5 ordu
Hizkuntza: gaztelania
Elementu gehigarriak:
Aurkezpena

Erronketan sakontzen

Helburua: Erronketan oinarritutako elkarlaneko ikaskuntza prozesuetan 11 pausuetako prozesuan diseinu koherenteak sortzea. Partehartzaile bakoitzak bere erronka bat aztertuko du gidaritzapean.
Norentzat: Lanbide Heziketako irakasleak batez ere erronketan oinarritutako elkarlaneko ikaskuntza ereduan lan egiten ari direnentzat.
Iraupena: 2 ordu
Hizkuntza: euskara
Elementu gehigarriak:
Aurkezpena

ETHAZI eredua testuinguru erdi presentzialean

Helburua: 2019/2020 ikasturte amaiera ez da xamurra izaten ari, baina garrantzitsua deritzogu burua 2020/2021 ikasturte hasierari begira ere jartzeari irailean izan dezakegun egoerari aurre hartu diezaiogun. Saio honetan, ETHAZI ereduaren egokitzapenerako egin ditzakegun hausnarketa garrantzitsuenak zeintzu diren azalduko dizkizuegu.
Norentzat: Lanbide Heziketako irakasle guztientzat nahiz erronketan oinarritutako elkarlaneko ikaskuntza-ereduaren bidez beren jarduera pedagogikoa garatzen duten irakasleei zuzendua egon.
Iraupena: 1,5 ordu
Hizkuntza: euskara eta gaztelania
Elementu gehigarriak:
Aurkezpena

Vínculos en entornos semipresenciales

Helburua: Aurrez aurrekoak ez diren egoeretan ikaskuntza loturak eusteko estrategiak aurkitzea.
Norentzat: Lanbide Heziketako irakasleak, bereziki ikaskuntza-koordinatzaileak, eta erronketan oinarritutako elkarlaneko ikaskuntza-ereduaren bidez beren jarduera pedagogikoa garatzen duten irakasleak.
Iraupena: 2 ordu
Hizkuntza: gaztelania
Elementu gehigarriak:
Ondorioak
Mantenimiento del Vínculo en Entornos Semipresenciales