Gelan taldeak sortzeko hainbat teknika eskaintzen dizkizugu hemen. Helburua gelan taldeak sortzea eta talde bakoitzak bere kontratua sortzea da. Bertan, talde bakoitzeko partehartzaileek taldearekin hartzen dituzten konpromezuak zehaztu beharko dituzte.

Talde kontratu horiek pixkanaka garatu, eraldatu eta osatu egingo dira taldeak bizitako esperientzien eta egindako hausnarketen ondorioz.