Zer da BALIOAK 4.0? 

Balioak 4.0 FP Euskadiko lan-ildo bat da, eta haren bidez balioak Euskadiko Lanbide Heziketako heziketa-zikloetan lantzea bilatzen dugu.

Flyer

Aurkezpen liburuxka

Zein da helburua?

Norberaren balioei buruz hausnartuz eta balioen begirada entrenatuz erabaki etiko egokienak hartzeko prest dauden profesionalak formatzea dugu helburu.

BALIOAK 4.0
BALIOAK 4.0

Zergatik da garrantzitsua Lanbide Heziketarako?

FP Euskadiko ikaskuntza-ereduan oinarri etiko sendoa garatuko duten pertsonak eta profesionalak nahi ditugulako. Hau da, balio etikoak praktikan jartzeko prestatu nahi ditugu gure ikasleak, gure gizartea eraldatzeko, gizarte inklusiboa eta jasangarria eraikitzeko trebatuz.

Formakuntza-ibilbidea

BALIOAK 4.0

Gainera, ikasturte bakoitzean gure inguruko enpresa bat gonbidatzen dugu, Gizarte Erantzukizunaren irizpideak nola aplikatzen ari diren kontatzeko eta Garapen Iraunkorrerako Helburuetan proposatutako helburuak betetzeko egiten ari direnaz hitz egiteko.

Nola landu balioak gure heziketa-zikloetan?

FP Euskadiko ikaskuntza-ereduak testuinguru ezinhobea eskaintzen du balioen prestakuntza ere lantzeko. Horregatik, Balioak 4.0 lan-ildoa ez da ildo independentea, baizik eta ETHAZI ikaskuntza-eredua aberastera datorren lan-ildoa da. Kontua ez da ‘beste gauza berri bat’ egiten hastea, baizik eta egiten duguna balioen ikuspegitik begiratzea. Dossier honetan hainbat adibide ikus ditzakezu.

BALIOAK 4.0

Irakasleentzako formakuntza

22-23 ikasturtean zehar eskuragarri izango dituzuen Balioak 4.0 ikas-aukerak honako hauek izango dira:

  • BALIOAK 4.0 FP Euskadi ikaskuntza ereduan IKASTAROA
  • BALIOAK 4.0 GARATZEN hitzaldien programa

Informazio guztia hemen: 22-23 BALIOAK 40 IKAS AUKERAK. Informazio gehiagorako zure ikastetxeko ikaskuntza koordinatzailearekin kontaktuan jarri.

Datuak

BALIOAK 4.0
BALIOAK 4.0
BALIOAK 4.0