Helburua:

Behar eta baliabide digitalak identifikatzea, erabakiak hartzea erreminta digital aproposa aukeratzeko orduan, helburu eta beharrekin bat datorrena, arazo kontzeptualak bitarteko digitaletan bidez ebaztea, arazo teknikoak ebaztea, teknologiaren erabilpen sortzailea, norberaren eta besteen gaitasun digitalak gaurkotzea.

Arazoren ebazpen esparrua bostetako ardatzetik bigarrena da:

Arazoren ebazpenaren esparruak, lau gaitasun digitalak biltzen ditu. Gaitasun bakoitza hiru mailetan (oinarrizko/ertaineko/aurreratua) sailkatzen da eta hauxek dira:

Arazo tekniko posibleak identifikatzea eta ebaztea (oinarrizko arazoetatik konplexuagoetarainokoak konpontzea).

Norbere beharrak aztertzea, bai baliabideen eta erraminten erabilerari dagokionean, baita gaitasunen garapenari dagokionean ere, detektaturiko beharrei konponbide egokiak esleitu, behar pertsonaletara tresnak egokitu eta konponbide eta tresna digital posibleak modu kritikoan baloratzea.

Berriztatu teknologia erabiliz, ekoizpen multimedia eta digital kolaboratiboetan aktiboki parte hartu, bitarteko digital eta teknologikoetan modu sortzailean adierazpenak egin, ezagutza sortu eta arazo kontzeptualak ebatzi tresna digitalen laguntzarekin.

Norbere gaitasunaren hobetze eta eguneratze beharrak ulertzea, besteei beraien gaitasun digitala garapenean lagundu.