Algoritmoak sortu
Edukien sorrerari lotutako konpetentzia bat programazioa da. Denbora aurrera joan ahala gero eta garrantzi gehiago hartzen ari den konpetentzia da, eta ez da soilik baliagarria sektore informatikoan lan egiten duten pertsonentzat.
Jarduera honetan algoritmoak lantzen dira, hain zuzen ere profesio ugaritan eta bizitzaren une ezberdinetan oso baliagarriak eta pentsamendua ordenatzeko eta lanak antolatzeko aproposak.
Jarduera hau ziklo guztietara zuzentzen da, eta jarraipena izango du bigarren batean, non erreminta informatiko baten bitartez programatuko den.
Jardueraren fitxa osoa
Gaitasuna: Edukien Sorrera
*Brett Jordan-en irudia CC BY 2.0 lizentziapean argitaratua.
Recommended Posts