EOP – Ethazi Oinarrizko Prestakuntza 2023/2024

Gaur egungo gizartean eta lan-merkatuan mugitu eta moldatzeko espezialitate bakoitzari dagozkion konpetentzia espezifikoez gain, pertsonek beste gaitasun hauek ere beharko dituzte: talde lana, jarrera ekintzailea, sormenezko pentsamendua, komunikaziorako trebezia, konpromisoa, elkartasuna… gure ikasleentzat ezinbesteko gaitasunak izango direnak.

FP Euskadiko zikloko irakasle-taldeek, orain arte egin duten bezala, zeregin garrantzitsua dute ibilbide honetan: eredu izan behar dute ikasleentzat, ETHAZI ereduaren testuinguruari erantzuteko irakasle-jarduna eraldatzea. ETHAZI hasierako prestakuntza prozesu honetan lehen urratsak emateko diseinatuta dago, eta hainbat IKAS AUKERA eskaintzen ditu, zure ikastetxeko Ikaskuntza Koordinatzailearen (IK) laguntzarekin zure ikaskuntza-ibilbidea garatu ahal izateko.

EOP ibilbidea

EOP IKAS AUKERAk ETHAZI ereduaren funtsezko alderdietan sartzeko eta ETHAZI Oinarrizko Gaitasuna eskuratzeko eszenatokia eskaintzen dizu.

Izen-emate epea: 2023ko urriaren 1 arte.
Ebazpena: 2023ko urriaren 5ean, izena eman duen pertsonari, emailez jakin araziko zaio formakuntzan onartua edo ez-onartuta izan den. Onartuak izan diren pertsonen matrikula zuzenean gauzatuko da matrikula kudeaketa sisteman jasotako datuekin.

EOP: Ethazi Oinarrizko Prestakuntza

200 plaza (25 kurtsoko)
 Iraupena: 70 ordu
– 6 saio aurrez-aurre: 21 ordu (16:00 – 19:30)
– Asinkronoak (esperimentazioa): 49 ordu
Hizkuntza: gaztelania, euskara eta elebiduna
 Formakuntza lekuak:
– Gipuzkoa: Tknika (Errenteria) Tknikako kokapena
– Bizkaia: CIFP Tartanga LHII (Erandio) Ikastetxeko kokapena
– Bizkaia: CIFP Iurreta LHII (Iurreta) Ikastetxeko kokapena
– Araba: CIFP Mendizabala LHII (Gasteiz) Ikastetxeko kokapena

EOP – Ethazi Oinarrizko Prestakuntza 2023/2024
EOP – Ethazi Oinarrizko Prestakuntza 2023/2024
EOP – Ethazi Oinarrizko Prestakuntza 2023/2024
EOP – Ethazi Oinarrizko Prestakuntza 2023/2024
EOP – Ethazi Oinarrizko Prestakuntza 2023/2024
EOP – Ethazi Oinarrizko Prestakuntza 2023/2024