Segurtasun digitalari buruzko bideo sorta

 In Segurtasuna

Jarduera digitalen biltegian eskaintzen diren jarduerak osatzeko hainbat bideo tutorial argitaratzen ari gara. Horien artean segurtasun digitala eta pasahitzen erabilpenaz argitaratutako sei bideoak daude. Bideo hauetan gure zerbitzu digitaletan sartzeko erabiltzen ditugun pasahitzak nola sortu, zaindu eta gogoratu azaltzen da. Bideo hauek segurtasuna erreprodukzio zerrendan daude.

Erreprodukzio zerrendako lehen bideoak oinarrizko baliabide bat aurkezten du, hain zuzen ere, Oficina de Seguridad del Internautaren (OSI) webgunea. Bertan aurkezten diren baliabideak interesgarriak dira edozein ikasle, irakasle edo hiritarrentzat. Hau 4.1.1 jarduerari lotua dago.

Gainerako 5 bideoak pasahitzen seguruei buruzkoak dira: 2016an egindako inkesta, gomendio orokorrak eta pasahitzak kudeatzeko programei buruzko gidak. Hauek 4.1.2 jarduerari lotuak daude.

Beti bezala, iritziak eta iradokizunak ongietorriak dira.

Recent Posts