Jarduera digitalak errazteko bideoak

 In Informazioa

Aurtengo ikasturteko helburuetako bat, sortuak ditugun jarduera digitalak laguntzeko bideo tutorialak sortzea da. Bideo hauek ikate taldeko youtubeko kanalean eta dagokion jardueraren baliabideak izeneko atalean lekutuko ditugularik.

Kanal honetan, Digcomp markoko esparru bakoitzak bere erreprodukzio zerrenda du, beraz denera 5 (informazioa, komunikazioa, edukien sorrera, segurtasuna eta arazoen ebazpena).

Sarrera honetan, 1. esparruko erreprodukzio zerrendaren berri eman nahi dizuegu; bertan informazio digitala identifikatzen, aurkitzen, errekuperatzen, biltegiratzen, antolatzen eta aztertzen lagunduko diguten bideoak aurkitu daitezkeelarik.

Recommended Posts