Segurtasun digitalari buruzko inkestaren emaitzak eta 4 jarduera berri
Urtero, bigarren hilabetearen bigarren astearen bigarren egunean (aurten otsailak 9) Internet Seguruaren Eguna ospatzen da. Aurten lanbide heziketako ikasle eta irakasleei galdera batzuk egin dizkiegu pasahitzen erabilpenaz. Inkesta hau EAEko lanbide heziketako ikastetxeei zuzendu diegu eta 31 ikastetxetako 1786 ikasle eta irakaslek hartu dute parte. Emaitzen laburpena blog honetan argitaratuko dugu eta dagoeneko parte hartu duten ikastetxeek beren emaitzak jaso dituzte.
Emaitzek erakusten dute beharrezkoa dela zerbitzu digitaletara sartzeko erabiltzen ditugun pasahitzen sorreran eta erabilpenean gure portaerak hobetu behar ditugula eremu digitalean segurtasunez aritzeko. Gaur lau jarduera berri igo ditugu ETHAZI biltegira eta ondorengo egunetan aurkeztuko ditugu banan- banan.