Ikasturte berria, eduki berriak
2016/2017 ikasturtea martxan dugu jada eta ETHAZI biltegirako lehen helburuak definitzen hasiak gara. Aurreko ikasturtean zehar, biltegiaren hainbat arlo garatu genituen. Gaitasun digitalen arloa izan zen gehien garatu zenetariko bat baina pixkanaka bestelako atal orokorrak ere lantzen aritu ginen. Ikasturte bukaerarako, biltegiaren menu orokorreko aukerak osatuak genituen eta edukiak pixkanaka igotzen hasiak ziren. Ikasturte berria hastearekin beraz, FPeuskadin burutzen ari garen aldaketa metodologikoaren inguruko eduki eta material berriak dituzue eskura.
Biltegia “izaki” biziduna izanik, eduki berriekin hornitzen joango gara eta zuen proposamen zein ekarpenak funtsezkoak izango dira. Arlo batzuk aldaketak jasoko dituzte ondorengo hilabeteetan eta beste batzuk egokitzen joango gara. Eduki berriak zintzilikatu ahala, RSS bitartez jaso ahalko dituzue edo eta Follow @ethazi Twitter bitartez.
Aldaketa metodologikoarekin konpromisoa baduzu, biltegi hau oso lagungarri izango duzu.