Gako seguruak sortu, erabili eta zaindu
Mundu errealean, etxetik irteten garenean atea ixten dugu, balio ekonomikoa edo pertsonala duena gorde egiten dugu eta hirugarren pertsonak sartzea mugatzen dugu, baita familiakoei, lagunei eta abarri ere… Armairuak, diru-zorroak, poltsak eta giltzarrapoak erabiltzen ditugu, eta ez dugu gustuko inor intimitate-espazio horretan sartzea.
Mundu birtualak nonahiko izaera du, horrek esan nahi du gure gauzetarako sarbidea, kasu honetan objektu digitaletarakoa, leku eta gailu oso desberdinetatik egin daitekeela. Gainera, horietarako sarbidea nahierara mugatu edo erraztu daiteke.
Jarduera honekin lortu nahi da ikasleek bere estrategiak hobetzea gailuak eta kontuak babestean.
Recommended Posts