Gardentasuna

Laneko espazioen gardentasuna gero eta onartuago dago. Lan-estilo berriek eta aurrerapen teknologikoek espazio ireki eta gardenaren garapena eta onarpena bultzatu dute.

Estrategia horren atzean dagoen kontzeptua da bat-bateko elkarrekintzek eta ikaskideekiko etengabeko kontaktuak komunikazioa eta lankidetza errazten dituztela. Bi ezaugarri hauek ezinbestekoak dira gaur egun gizarteak eta lan-munduak eskatzen dituen sormena eta produktibitatea bermatzeko.

Ethazi  Espazioen  Ezaugarriak

Altzari
malguak

Interakzioa eta lankidetza sustatzeko, altzarien osaera egokia behar dugu. Hainbat helburutarako espazio bat eratu behar badugu, forma desberdinak egokituko dituena eta modu erraz batean hazi eta murriztu daitekeena, ezinbestekoa da altzariak malguak izatea.

Horma
margogarriak
360

Erronkak modu berritzailean garatu ahal izateko sormenaren gaitasuna garatu beharra daukagu honek balioa gehitzen duten soluzioak lortzea ahalbidetzen duelako. Sormena landu ahal izateko espazio egokiak beharko ditugu eta honetarako oso garrantzitsua da ahalik eta azalera pintagarri gehien izatea.

IKTen erabilpena erraztu

Horrelako espazioetan errendimendua indartzeko eta optimizatzeko elkarlaneko  teknologiak konfiguratu eta aplikatu behar dira. IKTen bidez, informazioa denbora errealean trukatu, iturri eta formatu guztietako edukiak partekatu eta ikasleek dituzten mota guztietako gailuetatik erronketan elkarlanean aritu daitezke. IKTek irakaskuntzaren kalitatea hobetu eta talde-lana bultzatu behar dute.

Konexio malguak

Interakzioa eta lankidetza sustatzeko altzari malguen bidez forma desberdinak izango dituen espazio baterako konexioak ere malguak izan behar dira. Espazioak haririk gabeko konektibitate ona (Wi-Fi) beharko du lankidetza errazteko. Gaur egun, 220v konexio elektrikoarekiko mendekotasun handia dugu eta espazioak diseinatzerakoan kontutan hartu beharreko ezaugarria izango da erabilpena eraginkorra izan dadin.

Konfort akustikoa

Konfort akustikoa pertsonen osasunean eta ongizatean gehien eragiten duten ezaugarri bat da. Ikasgeletan ematen diren metodologia berrien alderdi sortzaile eta kolaboratzailearen ondorioz espazioak irekiak eta malguak izatera bultzatu ditu eta akustika dute erronka nagusietako bat. Konfort akustika oneko espazioak behar ditugu, espazio berean kontzentrazio eta kolaborazio-egoerak konbinatu ahal izateko.

Ethazi  Espazioen  Ezaugarriak