informazio gunea
Informazioa bilatzeko espazio egokia da. Irakurketak, bideokonferentziak, multimedia edukien ikuskatzea… helburu: informazio baliabide ugari dituen ikasgela sortzea.
• Bigilantzia eta informazioa atzitzeko errekurtso aberatsak dauden gunea.
• Gune adituetara sarbidea: bideokonferentziak, TED ponentziak, …
• Konektibitatea
• Informazio trukaketa
analisi gunea
Berrikusi eta aztertzeko gunea da. Elkarrizketarako gunea. Erabakiak hartzeko gunea.
• Sortutako ezaguera eta alternatinak errepasatu
• Ideiak eta teoriak aztertu eta oinarri hartu
• Produktuak eta prototipoak aurkeztu eta ebaluatu
sormen gunea
Marraztu, modelatu, zirriborroak egin, maketak. Espazio honek ideien sormenerako egokia izan behar du.
asmatu / pentsatu / elkarrekin
sortu / dibergentzia / eskulanak
Adimen-mapak eta kontzeptualak
eraikitzeko gunea
Sortutako ideiak prototipatzeko gunea da.
• Sormen eremuan bururatutakoren prototipado azkarra
• 3D inpresorak
• Maketak sortzeko tresnak
exekuzio gunea
Azken produktua eraikitzeko gunea da.
• Erabilgarriak edo amaierako produktuak eta prototipoen sorkuntza
• 3D inpresora eta SW profesionala
• Ikaskuntza azkartzeko ekipamenduak (simulagailu eta gune birtualak), tailerrak eta ekipamendu profesionalak
atseden gunea
Gune lasaia da. Ikasleari ari den laneko egoera emozionaletik deskonektatzeko aukera eman behar dio, ondoren, berriz ere lanera egoera emozional egokian itzul dadin.
Ohiko galderak
Ez, baina erronkak modu berritzailean garatu ahal izateko sormenaren gaitasuna garatu beharra daukagu eta honetarako espazio egokiak beharko ditugu. Espazio berrien ezaugarri nagusietako bat ahalik eta azalera pintagarri gehien izatea da.
Espazioen gardentasunak komunikazioa eta lankidetza errazten ditu. Gardentasuna espazio berriek izan beharko luketen ezaugarri nagusietako bat da eta gela berrietan hormen %20ak gardena izan behar du.
Bai eta erabiltzen dira. Helburu desberdinetarako espazioak behar ditugu eta honetarako forma desberdinak modu erraz batean hartzen dituen espazioa beharko dugu. Proiektorea altzari eramangarri batean instalatua badago helburua bete dezake baina sabaian instalatzen badugu espazioaren zati handi batek malgua izateari utziko dio.
Ez, paretak ez dira zergatik txuriak izan behar. Ikerketetan, eremu handiak eta kolore distiratsukoak gaizki kalifikatuak izan dira, kolore gutxiko elementuez osatutako horma zuriak bezala. Oro har ikaskuntzarako eraginkorragoak dira horma argiak eta kolore distiratsuagoko horma bat dituzten espazioak.
Ez, baina sabai faltsuek soinuaren erreberberazioa gutxitzen dute. Sabai faltsua jartzen ez bada, erreberberazioa gutxitzen duen elementuak, soinua xurgatzen duten panel akustikoak instalatzea gomendatzen da.
Bai, altzari malguak izatea ikaskuntzarako espazio berri batek izan beharreko ezaugarri nagusietako bat da.
Altzariek malguak izan behar dute eta funtzioei erantzun behar diete, ez kategoriari.
GARDENTASUNA Laneko espazioen gardentasuna gero eta onartuago dago. Lan-estilo berriek eta aurrerapen teknologikoek espazio ireki eta gardenaren garapena eta onarpena bultzatu dute. Estrategia horren asmoa ikasleen bat-bateko elkarrekintza eta ikaskideekiko etengabeko kontaktua, komunikazioa eta lankidetza erraztea da. Bi ezaugarri hauek ezinbestekoak dira gaur egun gizarteak eta lan-munduak eskatzen dituen sormena eta produktibitatea bermatzeko.
ALTZARI MALGUAK Interakzioa eta lankidetza sustatzeko, altzarien osaera egokia behar dugu. Hainbat helburutarako espazio bat eratu behar badugu, forma desberdinak egokituko dituena eta modu erraz batean hazi edo murriztu daitekeena, ezinbestekoa da altzariak malguak izatea.
KONFORT AKUSTIKOA Konfort akustikoa pertsonen osasunean eta ongizatean gehien eragiten duten ezaugarrietako bat da. Ikasgeletan ematen diren metodologia berrien alderdi sortzaile eta kolaboratzaileak espazioak irekiak eta malguak izatera bultzatu ditu eta akustika dute erronka nagusietako bat. Konfort akustiko oneko espazioak behar ditugu, espazio berean kontzentrazio eta kolaborazio-egoerak konbinatu ahal izateko.
HORMA MARGOGARRIAK 360º Erronkak modu berritzailean garatu ahal izateko sormenaren gaitasuna garatu beharra daukagu honek balioa gehitzen duten soluzioak lortzea ahalbidetzen duelako. Sormena landu ahal izateko espazio egokiak beharko ditugu eta honetarako oso garrantzitsua da ahalik eta azalera pintagarri gehien izatea.
KONEXIO MALGUAK Interakzioa eta lankidetza sustatzeko altzari malguen bidez forma desberdinak izango dituen espazio baterako konexioak ere malguak izan behar dira. Espazioak haririk gabeko konektibitate ona (Wi-Fi) beharko du lankidetza errazteko. Gaur egun, 220v konexio elektrikoarekiko mendekotasun handia dugu eta espazioak diseinatzerakoan kontutan hartu beharreko ezaugarria izango da erabilpena eraginkorra izan dadin.
IKT-EN ERABILPENA ERRAZTU Horrelako espazioetan errendimendua indartzeko eta optimizatzeko elkarlaneko teknologiak konfiguratu eta aplikatu behar dira. IKTen bidez, informazioa denbora errealean trukatu, iturri eta formatu guztietako edukiak partekatu eta ikasleek dituzten mota guztietako gailuetatik erronketan elkarlanean aritu daitezke. IKTek irakaskuntzaren kalitatea hobetu eta talde-lana bultzatu behar dute.
WEB: https://ethazi.tknika.eus/es/caracteristicas-de-los-espacios-ethazi/
WEB: https://ethazi.tknika.eus/eu/ethazi-espazioen-ezaugarriak/
Bai eta erabiltzen da. Espazioen egokitzapena ikaskuntza-eredua hobetzeko erabili dezakegun tresna bat da. Mota honetako espazioek nabarmen hobetzen du ikaskuntza-prozesua, baina ez du baldintzatzen ETHAZI ereduan lan egin ezin izatea.