Erronkak ikasleei aurkezten dizkiegun problematikak dira, beren ikaskuntza gara dezaten. Bete beharko dute lan-errealitatera ahalik eta gehien hurbildu behar liratekeen egoerak dira eta, beraz, inguruneko enpresak faktore garrantzitsua dira erronka horiek sortzean. Oso interesgarria da haien lankidetza, errealitate handiagoa emateko bai taldeek ebatzi beharko duten egoerari, bai talde bakoitzak egingo duen emaitzen aurkezpenari.
Dinamika
Erronkek, erronka izateko, ebazpen-dinamika oso berezia sortu behar dute ikasgelan; “dibergentzia-konbergentzia” prozesu bat ziurtatu behar dute, ikasleei aukera emango diena proposamen ugariren perspektibatik lan egiteko. Horrek oinarrizko konpetentzietatik lan egiteko premia sortzen du ikasleen artean, hala nola interpretatzea, transmititzea, sintetizatzea, erabakitzea…
Tknikatik proposatzen dugun dinamika hau da:
Dinamika hori ikasgelan errazteko, erronka bakoitza bi formatutan garatzea proposatzen dizuegu:
- ikasleena (ikasleek jasoko duten formatua)
- irakasleena (irakasle taldeak zer lortu nahi duzuen eta etapa bakoitzean nola egingo duzuen jasoko duen formatua)
Ereduak ematen dizkizuegu:
Gainera, erreferentzia gisa lagungarri bazaizkizu, hona hemen adibide batzuk:
Adibideak
Ohiko galderak
Eredu honek ikaslearen parte hartze aktiboa bultzatzea du helburu, bere ikaskuntza prozesuaren protagonista izatea eta erantzun eta soluzioen aurkikuntza autonomora bideratzea. Baina horretarako irakaslea gida izan behar du eta eduki batzuetan ezinbestekoa suertatzen da klase magistrala ematea. Bi aspektu garrantzitsu kontutan izango ditugu:
- Erronkaren testuinguruan txertatu behar ditugula, adibidez, 4. fasean informazioa lortu beharreko pausu horretan, modu honetan transmititzen dugun ezagutza hori esanguratsu bihurtzen da ikaslearentzat.
- Garrantzitsua da ikasleak klase horren beharrizana izatea, eta batzutan hori erronkaren faseak ondo dinamizatuz gero ekiditu dezakegu.
Irakasle-talde osoaren artean diseinatu behar da eta orrialde honetako lehenengo infografian jasotzen diren ezaugarriak bete behar ditu.
Ondo planifikatuta egon behar du ikaskuntza, ebaluazioa eta feedback dinamiken bidez, eta haien iraupena, erabili beharreko baliabideak, jarduteko modua eta abar zehaztu behar ditu (irakaslearen erronka).
Koherentzia egon behar da erronkaren diseinuaren (dinamikak, entregatzekoak, zereginak…) eta lortu nahi dugunaren (helburuak, normalean gaitasun tekniko eta zeharkako gisa adierazita) artean.
Proba onena da erronka gauzatu ondoren, egiaztatzea diseinatu genuen moduan (denborak, espazioak…) exekutatu daitekeen eta horrekin aurreikusitako helburuak lortu diren, beharrezko hobekuntzak sartuz.
Erronka 11 pausuetan banatzeak badu bere zentzua: gaitasunak, bereziki zeharkakoak, garatzeko momentuak sortzea. Horregatik, irakasle taldeak zein ikasleek pausu bakoitzaren nondik norakoa barneratu arte, egitura hau mantentzea gomendatzen dugu.
Hala ere, eraldatzekotan, ikasleak ikasketa prozesuaren protagonistak izaten jarraitzen dutela ziurtatu behar da eta honako oinarriak mantendu:
- Irakasle taldeak diseinuak erronkan definitutako gaitasunak lantzeko aukera eskaintzen duela ziurtatu behar du.
- Irakasle taldeak egindako diseinuak ikaskuntza kolaboratiboa indartu behar du, horretarako behar diren talde lanerako momentuak eta bakarkakoak aurrikusiz.
- Ikasleek bere ikaskuntza beharren kontzientzia hartu behar dute eta bilaketa prozesuaren jabe egin behar dute. * Ikasleek erronkaren ebazpenean dibergentzia-konbergentzia prozesua bizi behar du.
- Ikasleek erabakiak hartu behar dituzte, baita planfikatu eta autorregulatu ere.
- Ikasleek prozesu osoaren inguruko hausnarketa egin behar dute, aurrera pausuak onartzeko eta hobetu beharrekoak antzemateko.
Kasu honetan zailtasuna pausuetan zein horiek dinamizatzean dago. Hala ere, ikaskuntza prozesuaren atal garrantzitsua direla uste dugu arrazoi ezberdinengatik:
- protagonismoak irakasleetatik ikasleetara pasa behar du. Irakasle taldeak erronka nola aurkeztu ondo pentsatu behar du, ikasleek erakargarria senti dezaten eta lanean jartzea merezi duela ikus dezaten.
- ikasleek erronkarekin bat egiten dute, baita diseinuaren oinarri izan diren ikasketekin ere. Ikasleek erronkarekin lortu nahi dutena landu behar dute, oinarrian dagoena eta ebazpenaren onurak garbi ikusi behar dituzte.
- ikasleek erronka ebatzi ahal izateko zer dakiten eta zer jakin behar duten planteatzen diote beren buruari.
Pausu hauetan lan egiteak 4.pausura igarotzea errazten du, batez ere Ikasleek ikaskuntzaren ardura bereganatu eta autonomoa izateari begira.
Pausu bakoitzaren zehaztapenak orrialde honetako bigarren infografian daude jasota; dinamizazioa errazteko teknikak ere jasota daude bertan.
Ikasketa prozesuak baldintzatuko duen gaia da. Prozesu horrek behartuko du irakasle taldea pausu batzuk errepikatuko diren edo ez erabakitzera, prozesuan atzera egitera etab.
Edonola ere, eta ikaskuntza prozesua lineala ez denez, gerta daiteke erronka aurrera goazela aurrez emandako pausu batzuk birplateatzea beharrezkoa izatea: egindakoa zuzentzeko, jakintzak gehitzeko…
Adibidez, ikasle talde bat informazioa lortzen ari denean (4. fasea) ikasitakoaren haritik parametro berriak (3.fasea) sor dakizkioke edo gerta daiteke erronkaren exekuzioan (9.fasea) ari denean hainbat abileziatan sakondu beharraz konturatzea (4.fasea) edo planfikazioa (8.fasea) berregin behar izatea.