Gailu eta aplikazio desberdinen bidez elkarri eragitea, komunikazio digitala nola banatu, aurkeztu eta kudeatzen den ulertzea, bitarteko digitalen bidezko komunikazio mota desberdinen erabilera egokia ulertzea, komunikazio formato desberdinak aintzat izatea, hartzaile mota desberninentzat estartegia eta komunikazio moduak egokitzea.

Oinarrizko maila

  • Oinarrizko komunikazio erremintak erabiliz (telefono mugikorra, IP ahotsa, txata, posta elektronikoa) besteekin elkarri eragiteko gai naiz.

 

Maila ertaina

  • Besteekin elkar eragiteko, erreminta digital desberdinak erabiltzeko gai naiz, komunikazio erreminten ezaugarri aurreratuenak erabiliz (telefono mugikorra, IP ahotsa, chata, posta elektronikoa).

 

Maila aurreratua

  • On-line komunikaziorako multzo zabal bat erabiltzen dut (e-mailak, chatak, SMSak, bat-bateko mezularitza, blogak, microblogak, foroak, wikiak). Helburuari egokien atxikitzen zaion komunikazio modua aukeratzen dakit. Hartzailearen arabera komunikazio moduak egokitzen dakit. Jasotzen ditudan komunikazio mota desberdinak kudeatzeko gai naiz. 
1. Jarduera: Online bilerak burutu

Interneten abantaila nagusietako bat, deszentralizazio edo deslokalizaioarena da. Osatu den sareak munduko edozein punturekin jartzen gaitu harremanetan inolako galerarik gabe (konektibitate egokiarekin noski), berdin 2 metrotara dagoen pertsona batekin harremanetan jartzeko edo milaka kilometrotara dagoenarekin. Horrek, lan egiteko gure ohiko erak aldatu ditu, baita aurrez aurreko komunikazioa garatzerakoan ere.

Ikusi fitxa osorik