Sormenezko pentsamendua bai irakasleengan eta bai ikasleengan abiaraztea oso garrantzitsua da ikasketa prozesuan. Sormenezko pentsamendua ETHAZIn abiarazteko beharrezko trebetasunak lortzeak, praktika, errepikapena eta baliabideak eskatzen ditu. Ikastaro honek hori guztia eskaintzen du. Esperientzia praktiko erreala lortzen da.
Sormenezko pentsamendua garatuta duten pertsonak aurrea hartzeko gaitasuna dutelako nabarmentzen dira. Izan ere, irudimen handikoak dira, aukera gisa ikusten dituzte arazoak, hobetzeko aukerei adi egoten dira, ideia ugari sortzeko trebetasuna dute eta prozesu dibergenteak eta konbergenteak orekatzen dituzte.
Izen-emate epea: otsailaren 22 arte. Ebazpena: 2024ko otsailaren 23an, izena eman duen pertsonari, emailez jakin araziko zaio formakuntzan onartua edo ez-onartuta izan den. Onartuak izan diren pertsonen matrikula zuzenean gauzatuko da matrikula kudeaketa sisteman jasotako datuekin. |