Badakigu ETHAZI ereduaren ezaugarrietako bat pentsamendu sortzailea martxan jartzea dela konbergentzia- eta dibergentzia-dinamiken edo ekintzen bidez. Egia esan, egoera hori erronka bat ebazteko urrats guztietan gertatzen da.
Gehienez 5 orduko dedikazioa eskatzen duten mikro-ikastaro hauen bidez, ETHAZI ereduko ikaskuntza-prozesuan gertatzen diren egoera zehatzak dinamizatzeko estrategiak eskaintzen ditugu, pentsamendu sortzailea jokoan jartzen duten tresnen bitartez.
IKAS AUKERA honen bidez hasierako pausuak emango dituzu ikasleei ETHAZI erronkak eta kontzeptuak identifikatzen laguntzeko dinamikak ezagutzeko.
Izen-emate epea: 2023ko irailaren 11tik 15 arte Ebazpena: 2023ko irailaren 18an. Izena eman duen pertsonari, emailez jakin araziko zaio formakuntzan onartua edo ez-onartua izan den. Onartuak izan diren pertsonen matrikula zuzenean gauzatuko da matrikula kudeaketa sisteman jasotako datuekin. |
Ikasleek erronkak eta kontzeptuak identifikatzeko teknikak
50 plaza
Iraupena: 5 ordu
– Saio bakarra sinkronikoa: ordu bat (16:00 – 17:00)
– Lan asinkronoa (online jarduerak): 4 ordu
Hizkuntza: gaztelania
Formakuntza lekuak:
– Online