Formatu desberdinetan edukiak sortzea, multimedia edukiak sartuz, norberak edo beste batek sortutako edukiak editatzea eta hobetzea, bitarteko digital eta teknologikoen bitartez sormena erabiliz adierazpenak egitea.
Oinarrizko maila
- Eduki digital errazak sortzeko gai naiz (adibidez testua edo taulak edo irudiak edo audioak, etab.)
Maila ertaina
- Formatu desberdinetako eduki digitalak, multimedia barne, sortzeko gai naiz (adibidez testuak, taulak, irudiak, audioak, etab.).
Maiz, ikaslea galduta aurkitzen da, gelan erronkaren bat proposatzean, berari buruzko informazioa interneten bilatzeko eskatzen diogunean. Ikasleak denbora asko pasatzen du bilaketetan emaitza antzuak lortuz. Ez dute asmatzen bilatzaileetan jarri beharreko testuarekin, emaitza egokiak eta zehatzak lortzeko. Hau ekiditeko ezinbestekoa da erronkaren informazio beharrak modu antolatuan azaltzea ikasleari. Horrela bilaketa egokiekin, garrantzizko emaitzak lortuko dituelarik.
Erronkaren giltzarriak hitz-gakoekin adieraz ditzakegu; gelako lana izanik hitz-gako hauen hautaketa egitea. Behin hitz-gakoak hautatutakoan, hauekin etiketa lainoak sortu ditzakegularik eta erronkak irauten duen bitartean makulu gisa erabili ahal ditugularik.
Maila aurreratua
- Testuinguru eta helburuaren arabera, nortasun digital desberdinak kudeatzeko gai naiz. On-line-eko nire interakzioarekin sorturiko informazio eta datuak gainbegiratzeko gai naiz eta baita nire ospe digitala babesteko ere.