Eduki eta ezagutza berri, original eta nabarmenak sortzeko aurretik dauden baliabideak aldatzea, hobetzea eta konbinatzea.

Oinarrizko maila

  • Besteek sortutako eduki digitaletan aldaketa errazak egiteko gai naiz.

 

Ertainetako maila

  • Besteek edo neuk sortutako edukiak editatu, aldatu eta hobetzeko gai naiz.
1. Jarduera: Erronkaren gorabeheren istorioa edo denbora-lerroa sortu sozial mediak erabiliz (Storify)

Proiektu edo erronka baten dokumentazioa sortu nahi denean orokorrean ohiko testu prozesadoreetara jotzen dugu (Word, Write…), eta bertan hasten gara testua idazten eta agian irudiren bat edo txertatzen idatzitakoa indartzeko. Storify gisako aplikazioen bidez lan hau beste modu batera egin daiteke. Era honetan ikasleak, proiektu edo erronkaren denbora lerroa, Social Media desberdinetako (Twitter, Facebook, Youtube, Flickr, Wikipedia…) edukiak inportatuz sortu dezake (beti ere, eduki hauen jabetza intelektualari erabilpen egokia emanez). Eduki hauek edozein unetan ikasleak sailkatu ditzake eta baita ere testua gehitu testuingurua indartzeko.

Ikusi fitxa osorik

2. Jarduera: Internet-en aurkitutako eduki baten erreferentzia egin lan batean

Esan beharrik ez dago Internet sarea dugula gaur egungo informazio iturri nagusia. Edozein informazio beharraren aurrean, zuzenean jotzen dugu sarera informazio bila. Informazio hori guztia gure eduki propioak ere sortzeko erabiltzen dugu eta gehiegitan gure informazio iturriak ez ditugu behar bezala kudeatzen.

Interneteko iturri desberdinetan topatzen dugun informazioaren erabilera beti ez da librea edo behintzat ezin dugu guk nahi bezala erabili informazio horren sortzaile eskubideak babestuak egon bait daitezke. Babestuak dauden momentutik, errespetatuak behar dute izan. Baina jarduera honetan, gure iturriak era errez eta azkarrean nola erreferentziatu ditzakegun lantzea proposatuko dugu.

Ikusi fitxa osorik

Aurreratutako maila

Aurretik dauden edukien osagaiak erabiliz eduki berri bat sortzeko gai naiz.