Zergatik eta zer da steam erronka bat? STEAM ikuspegia – 6. taldea

Laugarren industria-iraultzan murgilduta gaude, eta horretan teknologia aurreratuak erabiliko ditugu. Garrantzitsua da gure ikasleen jakin-mina eta bokazio zientifiko-teknologikoak piztea, gizarteak eskatuko dizkien etorkizuneko erronkei aurre egin ahal izateko.

STEAM hezkuntzari esker, gure ikasleek 21. mendeko trebetasunak, kultura eta trebetasun zientifikoa eskura ditzakete, eta horiek behar izango dituzte, beren etorkizun profesionala zientzia eta teknologiatik igaro ez arren.

STEAM

IKAS AUKERA honen bidez hasierako pausuak emango dituzu STEAM ikuspegia erabiltzen erronkak diseinatzerakoan.

Izen-emate epea: 2023ko urriaren 17tik 31 arte
Ebazpena: 2023ko urriaren 31an. Izena eman duen pertsonari, emailez jakin araziko zaio formakuntzan onartua edo ez-onartua izan den. Onartuak izan diren pertsonen matrikula zuzenean gauzatuko da matrikula kudeaketa sisteman jasotako datuekin.

Zergatik eta zer da steam erronka bat?

150 plaza
Iraupena: 3,5 ordu
– Saio sinkronikoa online: 1,5 ordu (11:00 – 12:30)
– Lan asinkronoa (aurretiko lana, online jarduerak…): 2 ordu
Hizkuntza: elebiduna
 Formakuntza lekuak:
– Online

Azaroak 2 – Azaroak 28

Egutegia

Talde 6 – ELEBIDUNA Informazio gehiago Izen ematerako esteka