Badakigu ETHAZI ereduaren ezaugarrietako bat pentsamendu sortzailea martxan jartzea dela konbergentzia- eta dibergentzia-dinamiken edo ekintzen bidez. Egia esan, egoera hori erronka bat ebazteko urrats guztietan gertatzen da.
Gehienez 5 orduko dedikazioa eskatzen duten mikro-ikastaro hauen bidez, ETHAZI ereduko ikaskuntza-prozesuan gertatzen diren egoera zehatzak dinamizatzeko estrategiak eskaintzen ditugu, pentsamendu sortzailea jokoan jartzen duten tresnen bitartez.
IKAS AUKERA honen bidez hasierako pausuak emango dituzu pentsamendu paraleloa ETHAZIko ikasle-taldeen lankidetza lanean laguntzeko baliabidetzat hartzeko
Izen-emate epea: 2023ko urriaren 17tik azaroaren 9 arte Ebazpena: 2023ko azaroaren 9an. Izena eman duen pertsonari, emailez jakin araziko zaio formakuntzan onartua edo ez-onartua izan den. Onartuak izan diren pertsonen matrikula zuzenean gauzatuko da matrikula kudeaketa sisteman jasotako datuekin. |
TALDEAK PENTSAMENDU PARALELOAREN BIDEZ KUDEATZEA
50 plaza
Iraupena: 5 ordu
– Saio bakarra sinkronikoa: ordu bat (16:00 – 17:00)
– Lan asinkronoa (online jarduerak…): 4 ordu
Hizkuntza: gaztelania
Formakuntza lekuak:
– Online