Sare sozialak genero ikuspegitik – Txanponaren bi aurpegiak, sareak eta sexismoa

Balioak 4.0 lan ildoaren bidez, balioen lanketa integratu nahi dugu FP Euskadiko heziketa-zikloetan. Horrela, gure heziketa-zikloetan dauden pertsonek, beren lanbide-arloko gaitasun teknikoez gain eta gaitasun pertsonalez eta sozialez gain, oinarri etiko sendoa ere garatuko dute pertsona eta profesional gisa.

Lan ildoaren baitan, ikasturtean zehar, hainbat hitzaldi eta tailer eskaintzen ditugu ikasleei eta irakasleei zuzenduta, beraien motxila betetzeko eta gelan balioen inguruan lantzen ari direna indartzeko.

Bi txanpon sare sozialetako ikurrak inskribaturik dutela

Sare sozialak genero ikuspegitik –  Txanponaren bi aurpegiak: sareak eta sexismoa tailer honek errealitate digital berriak sortutako sozializazio modu ezberdinen hausnarketara bideratuko ditu ikasle partehartzaileak.

Izen-emate epea: 2024ko otsailaren 28 arte.

Irakasleak ematen du izena eta bere ikaslegoarekin konektatzen da.
Izena eman duen irakasleari online topaketarako esteka bidaliko zaio.

Sare sozialak genero ikuspegitik – Txanponaren bi aurpegiak: sareak eta sexismoa

Plaza mugagabeak
Iraupena: ordu 1 eta 15 minutu
– Saio sinkronikoa online: 9:45 – 11:00 euskaraz
– Saio sinkronikoa online: 11:30 – 12:45 gaztelaniaz
Hizkuntza: euskara eta gaztelania
 Formakuntza lekuak:
– Online

2024ko martxoak 1 

Talde 1 – GAZTELANIA Informazio gehiago Izen ematerako esteka
Talde 2 – EUSKARA Informazio gehiago Izen ematerako esteka