Balioak 4.0 lan ildoaren bidez, balioen lanketa integratu nahi dugu FP Euskadiko heziketa-zikloetan. Horrela, gure heziketa-zikloetan dauden pertsonek, beren lanbide-arloko gaitasun teknikoez gain eta gaitasun pertsonalez eta sozialez gain, oinarri etiko sendoa ere garatuko dute pertsona eta profesional gisa.
Lan ildoaren baitan, ikasturtean zehar, hainbat hitzaldi eta tailer eskaintzen ditugu ikasleei eta irakasleei zuzenduta, beraien motxila betetzeko eta gelan balioen inguruan lantzen ari direna indartzeko.
Sare sozialak genero ikuspegitik – Txanponaren bi aurpegiak: sareak eta sexismoa tailer honek errealitate digital berriak sortutako sozializazio modu ezberdinen hausnarketara bideratuko ditu ikasle partehartzaileak.
Izen-emate epea: 2024ko otsailaren 28 arte. Irakasleak ematen du izena eta bere ikaslegoarekin konektatzen da. |
Sare sozialak genero ikuspegitik – Txanponaren bi aurpegiak: sareak eta sexismoa
Plaza mugagabeak
Iraupena: ordu 1 eta 15 minutu
– Saio sinkronikoa online: 9:45 – 11:00 euskaraz
– Saio sinkronikoa online: 11:30 – 12:45 gaztelaniaz
Hizkuntza: euskara eta gaztelania
Formakuntza lekuak:
– Online