Gaitasunen ebaluaziotik moduluen kalifikaziora – 1. edizioa

Ebaluazioak funtsezko zeregina du ikaskuntza-prozesuan, eta ikasleei ibilbidean zehar laguntzen die. Gaitasun teknikoen eta zeharkakoen garapenean izan duen bilakaerari buruzko etengabeko feedback baten bidez, ikaskuntza esanguratsua sustatzen da, ikasleak beren garapen integralean konprometitzera eta hausnartzera gonbidatzen dituena.

Eskaintzen diren tailerren helburua ETHAZI ereduaren barruan ebaluazio-ikuspegian sakontzea da. Tailer bakoitzak bere nortasuna izango du, baina, aldi berean, elkarren jarraipena izango da. Beraz, aurreko tailerretan landutako ikaskuntzak landuta izatea aurreikusten da.

KalifikazioaIKAS AUKERA honek kalifikazioaren trazabilitatea zehazten lagunduko dizu, ikasturte amaierako kalifikazio-nota eskaini ahal izateko.

Izen-emate epea: 2024ko martxoaren 5etik apirilaren 18 arte
Ebazpena: 2024ko apirilaren 19an. Izena eman duen pertsonari, emailez jakin araziko zaio formakuntzan onartua edo ez-onartua izan den. Onartuak izan diren pertsonen matrikula zuzenean gauzatuko da matrikula kudeaketa sisteman jasotako datuekin.
Baldintzak:

  • Zikloko ikaskuntza ibilbidea bukatua izatea
  • Ikaskuntza Estrategia zehaztua izatea

Gaitasunen ebaluaziotik moduluen kalifikaziora – 1. edizioa

80 plaza
Iraupena: 6 ordu
– Aurrez aurreko saioa: 2 ordu (16:00 – 18:00)
– Lan asinkronoa (online jarduerak…): 4 ordu
Hizkuntza: elebiduna
 Formakuntza lekuak:
– Bizkaia: CIFP Iurreta LHII (Iurreta) Ikastetxeko kokapena

Apirilak 22 – Maiatzak 6 

Egutegia

Taldea 1 (Iurreta) – ELEBIDUNA Informazio gehiago Izen ematerako esteka