ETORKIZUNA KONKISTATZEN
#shorts LEHIAKETA

Ethazik 10 urte: ETORKIZUNA KONKISTATZEN

Lehiaketa hau 23/24 ikasturtean ETHAZI Ereduaren 10.urteurrena ospatzeko jardueren programaren barruan dago.
FP Euskadiko edozein ziklotara bideratutako erronka da, eta taldeek  “Ethazik 10 urte” topaketako 3 lan esanguratsuenak saritzeko lehiaketan parte hartzeko proposamenak aurkeztu ahal izango dituzte.

IRABAZLEAK

1.saria:

  • Ethazirekin komunikatzen, sentitzen eta sortzen!
    Marketin eta Publizitatea
    CPIFP HARROBIA LHIPI

2.saria:

  • El juego de la vida
    Argitalpen inprimatuen eta multimedia argitalpenen diseinua eta edizioa
    CPIFP CEINPRO LHIPI

3.saria:

  • Conquistando el futuro
    Okintza, gozogintzaeta konfiteria
    CIFP ESCUELA DE HOSTELERIA LHII (LEIOA)

Zorionak  guztiei!!!

FINALISTAK

Dagoeneko baditugu “ETORKIZUNA KONKISTATZEN #shorts” lehiaketako finalistak. Honako hauek dira (alfabetitkoki):

  • Conquistando el futuro
    Okintza, gozogintzaeta konfiteria
    CIFP ESCUELA DE HOSTELERIA LHII (LEIOA)
  • El cambio de la industria
    Mantentze Lan Elektromekanikoa
    CPIFP SALESIANOS DE URNIETA LHIPI
  • El juego de la vida
    Argitalpen inprimatuen eta multimedia argitalpenen diseinua eta edizioa
    CPIFP CEINPRO LHIPI
  • Ethazirekin komunikatzen, sentitzen eta sortzen!
    Marketin eta Publizitatea
    CPIFP HARROBIA LHIPI
  • Etorkizuna konkistatzen
    Ile-apainketa eta kosmetika
    CIFP MONTE ALBERTIA LHII
  • Navegando hacia el éxito
    Turismo-ostatuen kudeaketa
    CPIFP CEBANC LHIPI
  • Power
    Gizarteratzea
    CPIFP ARRATIAKO ZULAIBAR LANBIDE IKASTEGIA LHIPI

Saridunak urtarrilaren 24an, BECen egingo dugun ETHAZIk 10 URTE ekitaldian ezagutuko ditugu eta bertan egingo dugu sari banaketa.

Mila esker lehiaketan parte hartu duzuen guztiei

HELBURURA

Lehiaketa honen helburua Ikasleek beren enplegagarritasuna sustatzeko eta bere etorkizuna konkistatzeko gakotzat jotzen dituzten gaitasunak edo talentuak identifikatzea da.

FASEAK

Lehiaketa hau 23/24 ikasturtearen hasieran garatuko diren 3 FASETAN banatzen da:

1


Partehartzeko
izen-ematea eta
klasean erronka garatzea:
inprimakia*

irailak 11-29

2


Bideoa eta lehiaketan
parte hartzeko
fitxaren* bidalketa:
ethazi@tknika.eus

urriak 2-6

3


Sari
banaketa:
“ETHAZIk 10 urte”
ekitaldian.

urtarrilak 24 – BEC

SARIA KULTURA ETA / EDO TEKNOLOGIAKO
PRODUKTUETAN EMANGO DA.

Ethazik 10 urte: ETORKIZUNA KONKISTATZEN
Ethazik 10 urte: ETORKIZUNA KONKISTATZEN
Ethazik 10 urte: ETORKIZUNA KONKISTATZEN

Lehiaketan parte hartzeko, taldeek fitxa hau* bete beharko dute.

BALDINTZAK

Gaia: etorkizunerako gakotzat jotzen dituzten gaitasunak eta talentuak.

Bideo formatuan aurkeztu beharko da. Bideoak bertikalean grabatua egon behar du. Editatuta egon daiteke.

Bideoak gehienez 4 minutu iraungo ditu.

Lanak euskaraz, gaztelaniaz edo ingeleses izango dira, idatzizko adierazpenetan nahiz ahozkotan.

Drive edo Wetransfer bitartez partekatuko dira ethazi@tknika.eus helbidera.

Partekatutako karpetan egileen fitxa* hau egon beharko da.

Eskubideak:

a. Lanak aurkeztu beharko dira Creative Commons lizentziapean.
b. Musika, lizentzia librekoa edota espreski lehiaketarako sortutakoa izango da.
c. Adin gabekoak agertzen badira, egileak bermatu beharko du guraso edo tutoreen baimena dutela.

Lanen zabalpena antolakuntzaren esku geratuko da, baita lehiaketara aurkeztutako lanen erabilera eskubideak ere.

Epai-mahaia: FP Euskadiko irakasle talde bat. Epai-mahaiak horrela erabakiz gero, sariak hutsik gera daitezke.

Parte-hartzaileak: erronkan parte hartu duten FP Euskadiko ikasle taldeak izango dira (gutxienez 3 pertsona taldeko).

Oinarrien onarpena: lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri guztiak onartzea dakar.

PROPOSAMENAK BALORATZEKO IRIZPIDEAK

Aurkeztutako proiektuen balorazioa honako irizpide hauetan oinarrituko da:

Ethazik 10 urte: ETORKIZUNA KONKISTATZEN

Lanaren originaltasun –
eta sormen-maila.

Ethazik 10 urte: ETORKIZUNA KONKISTATZEN

Lanaren kalitate-maila,
koherentzia eta argumentazioa.

Ethazik 10 urte: ETORKIZUNA KONKISTATZEN

Entregatutako materialaren
kalitate teknikoaren maila.

HARREMANETARAKO: