A1 – Ereduaren oinarrizko elementuen EZAUGARRIAK ezagutzen ditu.
A2 – Ereduaren elementuen ZERTARAKOAK ezagutzen ditu.
A3 – Irakasleak erronken ezaugarriak zerrendatzen ditu.
A4 – Ebaluazio mota desberdinen (Auto, CO eta Heteroebaluazioa) zertarakoa ezagutzen du.
A5 – Eredua aberasten duten beste ezaugarri batzuk ezagutzen ditu: balioak, STEAM, ekintzailetasuna, eraldaketa digitala… |
B1– Ereduaren helburua ulertzen du.
B2 – Gaitasunak garatzearen garrantzia ulertzen du.
B3– Ikaskuntza kolaboratiboaren garrantziaz jabetzen da.
B4 – Zikloko moduluek ibilbide intermodularrean integratuta egon behar dutela ulertzen du.
B5 – Ebaluazioa eta kalifikazioa bereizten ditu.
B6 – Irakasle taldeak talde gisa lan egitearen beharra ulertzen du.
B7 – Irakasle taldeak ikaskuntza-prozesuan duen bidelagun rola ulertzen du.
B8 – FP Euskadiko Ikaskuntza Ereduaren elementuen elkarren arteko erlazioa ulertzen du.
B9 – Erronkako 11 pausuak bere irakasle jardunean duen eragina ulertzen du.
B10 – Feedback-a eta hausnarketaren garrantzia ulertzen ditu.
B11 – Ikaskuntza esanguratsuagoa izateko bidea ulertzen du (ezagutu, ulertu, aplikatu, ebaluatu). |
C1 – Ikaskuntza ibilbidea eta moduluaren ikaskuntza emaitzak erlazionatzen ditu.
C2 – ETHAZI 11 urratsak erronka bat dinamizatzeko tresna gisa erabiltzen ditu.
C3 – Ikasle taldeak dinamizatzeko teknika desberdinak experimentatzen ditu.
C4 – Ikaskuntza lortzeko bere heziketa-zikloaren lan-errealitatetik hurbil dagoen egoera irekia, eta motibatzailea planteatzen du.
C5 – Feedback-a esperimentatzen du.
C6 – Ikaskuntza ibilbideak diseinatzen ditu (errubrikak).
C7 – Hausnarketa, ikaslea bere ikaskuntzaren arduradun eta jakitun izateko tresna gisa erabiltzen du.
C8 – Sormen teknika desberdinak esperimentatzen ditu. |
D1 – Zikloa Ethazi ereduaren baitan diseinatzeko prozesua ulertzen du.
D2 – Ereduaren araberako irakasle-taldea sortzeko prest agertzen da.
D3 – Helburu komunak lortzeko bere zikloko beste irakasle batzuekin kolaboratzen du .
D4 – Zikloko konpetentzia bat sortzeko aukera bistaratzen du, hainbat moduluren ikaskuntzaren emaitzen bidez.
D5 – Eredua ikastetxeetara eta euren zikloetara hedatzeko sarea ezagutzen du:
Irakaslea
Zikloko koordinatzailea
Ikaskuntza koordinatzailea
aRitua
Tknikako dinamizatzailea |