ETHAZI HASTAPENA
DESKRIBAPENA / DESCRIPCIÓN:
ETHAZI Hastapena ONLINE eta AUTONOMO prestakuntza-programa bat da, FP Euskadiko erreferentziazko Ikaskuntza-Eredua (ETHAZI) ezagutu nahi duen edozein irakasleri zuzendua.
HELBURUA
Ikastaroaren helburua da FP Euskadiko ikaskuntza-eredua eta haren ezaugarriak ulertzea.
Gainera, zure interesa piztu nahi dugu zure burua prestatzen jarrai dezazun, eta etorkizunean Irakaskuntza-jarduera, konpetentzia tekniko zein zeharkakoen garapenean oinarritutako ikaskuntza ikuspegitik ulertzea.
GAITASUNA
FP Euskadi ikaskuntza eredua ulertzea.
EZAUGARRIAK
10 ordu.
%100 online.
Ikastaro irekia, eta guztiz autonomoa.
EDUKIAK
Ikastaroan landuko diren eduki nagusiak honako hauek dira:
– ETHAZI eredua zer da eta ze helburu dauka.
– Erronketan oinarritutako elkarlaneko ikaskuntzaren oinarriak.
– Erronka ikaskuntzarako tresna gisa.
– Erronkak dinamizatzea (11 pausuak).
– Gaitasunak ebaluatzeko ebaluazio-ikuspegia.
MATRIKULAZIOA ETA SARBIDEA:
ETHAZI Hastapen-prestakuntzako matrikulazioa irekita dago ikasturte osoan.
* Ikastaroan sartzeko datuak posta elektronikora bidaliko dira aste bakoitzeko astelehenetan.