
Gaur egungo gizartean eta lan-merkatuan mugitu eta moldatzeko espezialitate bakoitzari dagozkion konpetentzia espezifikoez gain, pertsonek beste gaitasun hauek ere beharko dituzte: talde lana, jarrera ekintzailea, sormenezko pentsamendua, komunikaziorako trebezia, konpromisoa, elkartasuna… gure ikasleentzat ezinbesteko gaitasunak izango direnak.
FP Euskadiko zikloko irakasle-taldeek, orain arte egin duten bezala, zeregin garrantzitsua dute ibilbide honetan: eredu izan behar dute ikasleentzat, ETHAZI ereduaren testuinguruari erantzuteko irakasle-jarduna eraldatzea. ETHAZI hasierako prestakuntza prozesu honetan lehen urratsak emateko diseinatuta dago, eta hainbat IKAS AUKERA eskaintzen ditu, zure ikastetxeko Ikaskuntza Koordinatzailearen (IK) laguntzarekin zure ikaskuntza-ibilbidea garatu ahal izateko.

EOP IKAS AUKERAk ETHAZI ereduaren funtsezko alderdietan sartzeko eta ETHAZI Oinarrizko Gaitasuna eskuratzeko eszenatokia eskaintzen dizu.
| Izen-emate epea: 2023ko urriaren 1 arte. Ebazpena: 2023ko urriaren 5ean, izena eman duen pertsonari, emailez jakin araziko zaio formakuntzan onartua edo ez-onartuta izan den. Onartuak izan diren pertsonen matrikula zuzenean gauzatuko da matrikula kudeaketa sisteman jasotako datuekin. | 
EOP: Ethazi Oinarrizko Prestakuntza
 200 plaza (25 kurtsoko)
 200 plaza (25 kurtsoko)
 Iraupena: 70 ordu
 Iraupena: 70 ordu
– 6 saio aurrez-aurre: 21 ordu (16:00 – 19:30)
– Asinkronoak (esperimentazioa): 49 ordu
 Hizkuntza: gaztelania, euskara eta elebiduna
 Hizkuntza: gaztelania, euskara eta elebiduna
 Formakuntza lekuak:
 Formakuntza lekuak:
– Gipuzkoa: Tknika (Errenteria) 
– Bizkaia: CIFP Tartanga LHII (Erandio) 
– Bizkaia: CIFP Iurreta LHII (Iurreta) 
– Araba: CIFP Mendizabala LHII (Gasteiz) 
1. edizioa (2023 urriak 17 – 2024 urtarrilak 23):

2. edizioa (2024 otsailak 20 – 2024 maiatzak 14):







 
			    
			    			    
			    			    
			    	     
 

 
  
  
			                