Irakasleen lana aldatu egiten da ikaskuntza-testuinguru berri honetan, eta tresna eta baliabide berriak behar ditugu egunerokotasuna hainbat mailatan kudeatzen laguntzeko, adibidez:
- Hezkuntza-material berriak sortzeari aurre egiten diogu.
- Lantaldeen funtzionamendua ikasgelen barruan kudeatzen dugu.
- Ikaskuntza kolaboratiboa ahalbidetzen dugu, ikasgelan parte hartzeko modua aldatuz
- Sormena eta pentsamendu dibergentea eta konbergentea sustatzen ditugu, alderdi horiek ikaskuntzan sartuz.
- Ikasleekin harreman desberdina ezartzen dugu, konfiantzan eta elkarrizketan oinarrituta, gaitasun teknikoen zein zeharkakoen bilakaera ahalbidetzeko.
- Ikaskuntzaren bilakaera islatuko duten ebaluazio-tresna berriak behar ditugu.
- Irakasle talde gisa, erronka eta behar berriak ditugu.
Hainbat baliabide eskaintzen dizkizuegu zuen irakaskuntza-lana garatzen laguntzeko.