23-24 Elkar-eKIN

Ekintzailetza Euskadiko Lanbide Heziketako zutabeetako bat da eta, gaur egun, bai lan merkatuan bai eta bizitzako edozein arlotan pertsonek garatu beharreko gaitasuna da: aldaketaren bultzatzailea, berrikuntzaren bultzatzailea, helburuak argi dituena eta arrakasta lortzeko behar duen motibazioa duena.IbilbideaElkar&eKIN ekintzailetza ziklo ikuspegitik lantzea nahi duten Fp Euskadiko irakaslegoari zuzenduta dago. Ekintzailetza Euskal Lanbide Heziketako zutabeetako bat da eta gaur egun bai lan merkatuan bai eta bizitzako edozein arlotan pertsonek garatu beharreko gaitasuna da.

Formakuntza honen helburua, ekintzailetza ziklo begiradatik lantzea da, ekintzailetza lantzeko erronka bat burutzea eta irakasleak Kultura Ekintzailearen inguruan sakontzea, beti ere FP Euskadi ikaskuntza ereduan oinarrituz.

Izen-emate epea: 2024ko otsailaren 12tik martxoaren 21 arte
Ebazpena: 2024ko martxoaren 22an. Izena eman duen pertsonari, emailez jakin araziko zaio formakuntzan onartua edo ez-onartua izan den. Onartuak izan diren pertsonen matrikula zuzenean gauzatuko da matrikula kudeaketa sisteman jasotako datuekin.

Elkar&eKIN

25 plaza
Iraupena: 15 ordu
– Aurrez aurreko 3 saio: 2,5 ordu (15:30 – 18:00)
– Lan asinkronoa: 7,5 ordu
Hizkuntza: euskara
 Formakuntza lekuak:
– Bizkaia: CIFP Iurreta LHII (Iurreta) Ikastetxeko kokapena

Apirilak 10 РMaiatzak 8: 

Egutegia

Taldea (Iurreta) – EUSKARA Informazio gehiago Izen ematerako esteka