Bere helburua da lortzea ikasgela bateko ikasleek talde-kontzientzia hartzea, ikaskuntza kolaboratiboaren atzean dauden balioak (elkartasuna, elkar laguntza, diferentziak errespetatzea…) lantzea eta “ikaskuntza-komunitate” txiki bat bihurtzen hastea.
Helburu hori lortzea zaila da ikasleek azpitalde oso nabarmen eta kontrajarrietako esperientziak bizi izan badituzte, bazterketa eta tratu txarra jaso badute, ohituta badaude –eta nahiago badute– bakarrik lan egitera, eta lehiakortasun-esperientzietara ohitu badira. Zailagoa da, horien inguruan senitartekoak eta irakasleak badaude pentsatzen dutenak talde kolaboratiboak antolatzea haize kontra joatea dela, gizarte gero eta indibidualistago eta lehiakorrago batean.
Haatik, ikaskuntza kolaboratiboko taldeek oso ongi funtzionatzen dute ikasleek ikasgeletan, denboraren joanarekin, gelako atmosfera on bat lortu badute, non denak sartuta, baloratuta eta errespetatuta sentitzen diren, lotura afektiboak sortu dituzten eta kohesionatuta dauden.
Horregatik esku hartu behar dugu esparru honetan, gelako taldearen kohesioa eta ikaskuntzaren aldeko ikasgelako giro bat nahitaezko baldintza baita, ikaskuntza kolaboratiboko egitura bat aplikatzeko. Esku hartu behar dugu, kohesio-oinarri horiek, harreman afektibokoak sortzeko, non normaltzat hartuko duten elkarri laguntzea proposatzea, lankidetzan aritzea, solidarioak izatea, denek beren ahal betean ikas dezaten. Giro bat sortzeko, non akatsak ikaskuntzarako bide positibo gisa ikusiko diren, eta “ezin dut” hitzak beti “oraindik” terminoari lotuta egongo diren.
Nolanahi ere, kontrako aldean ere ezin gara erori, hots, taldea hainbeste prestatu nahi izatea, non inoiz ezingo dugun nahiko prest ikusi eskolan modu kolaboratiboan lan egiteko. Ildo horretan, kontuan izan behar dugu esku hartzeko hiru esparruak elkarrekin lotuta daudela eta, gelako taldeak talde kolaboratiboetan lan-esperientzia txikiak metatzen dituen heinean, haren talde-kohesioa handitu egingo dela.
Esku hartzeko esparru hau etengabe azpimarratu behar da. Gelako taldearen kohesioa inoiz bazterrean utzi behar ez den alderdi bat da; izan ere, edozein unetan sor daitezke arazoak edo zailtasunak, ikasgelako “giroa” nahasiko dutenak, eta giro egokiagoa berrezartzeko premia sortuko dutenak.
Giro hori, gelako atmosfera hori landu dezakegu…
- Adibidearekin kutsatzen baditugu. Aldaketak gure zaintza positiboko eta errespetuko jarreran hasten dira.
- Agintea galtzeko beldurra kenduta: ikasleek gehiago errespetatzen dituzte entzuten dieten eta beren iritzia errespetatzen duten irakasleak, ikasgelan diziplina mantentzeko beren agintea erabili behar dutenak baino.
- Gure ikasleekin ikasgelako giro ontzat hartzen dutenari buruz hitz eginda.
- Jarduera dinamikoak eginda, elkar ezagutzen lagunduko dietenak, komunikatzen, elkar errespetatzen, denek alderdi positiboak dituztela ikusten, trebetasun eta jarrera kooperatiboak praktikatzen:
- Jarri arreta taldekide bakoitzaren premietan.
- Mundu guztiak laguntzen du.
- Bete ezazu zure egitekoa taldean.
- Planifikatu eta antolatu lana.
- Inork ez du amaitzen denek amaitu arte.
- Eskolak planifikatuta, denek…
- modu aktiboan parte har dezaten ikasteko prozesuan.
- jakin dezaten taldearentzat eta egin behar duten zereginarentzat beharrezkoak diren trebetasunak, indarguneak dituztela.