Talde lanerako, elkarlan prozesuetarako, eta elkarren artean sortu eta eraikitako baliabide, ezagupen eta edukientzat teknologia eta bitartekoak erabiltzea.
Oinarrizko maila
- Teknologia tradizional batzuekin elkarlanean aritzeko gai naiz (adibidez, posta elektronikoa)
Maila ertaina
- Produktuei buruz eztabadaitu eta berauek sortzeko gai naiz, erreminta digital arruntak erabiliz.
Badira gelako jarduerak non ikasleak berak soilik, ikaskideen laguntzarik gabe, dokumenturen bat sortu behar duen; demagun eskuliburu bat, txosten bat… Baina maiz hainbat jarduera edo erronketan lan hau talde lana bihur daiteke, dokumentu hori elkarlanean sortu behar delarik; adibidez erronka bat aurrera eramateko ikasleen artean ekipoak osatzen badira eta erronkako pauso guztiak taldean eman behar badira.
Maila aurreratua
- Erreminta digital eta baliabide deseberdinak maiz eta konfidantzaz erabiltzeko gai naiz, besteekin baliabide, ezagupen eta edukien sorreran elkarlana egiteko eta elkarbanatzeko.
Egun, asko dira kolaborazioan egiten diren online dokumentuak. Baina dokumentu horien partekatze aukera guztiak baliatzen ditugu? edo soilik horietako batzuk? Jarduera honen bitartez, partekatze aukera desberdinak landuko ditugu helburu konkretu batekin.