Ebaluazioak funtsezko zeregina du ikaskuntza-prozesuan, eta ikasleei ibilbidean zehar laguntzen die. Gaitasun teknikoen eta zeharkakoen garapenean izan duen bilakaerari buruzko etengabeko feedback baten bidez, ikaskuntza esanguratsua sustatzen da, ikasleak beren garapen integralean konprometitzera eta hausnartzera gonbidatzen dituena.
Eskaintzen diren tailerren helburua ETHAZI ereduaren barruan ebaluazio-ikuspegian sakontzea da. Tailer bakoitzak bere nortasuna izango du, baina, aldi berean, elkarren jarraipena izango da. Beraz, aurreko tailerretan landutako ikaskuntzak landuta izatea aurreikusten da.
Hasierako IKAS AUKERA honek ETHAZI ebaluazio ikuspegia ulertzen lagunduko dizu.
Izen-emate epea: 2023ko urriaren 17tik 30 arte Ebazpena: 2023ko urriaren 31n. Izena eman duen pertsonari, emailez jakin araziko zaio formakuntzan onartua edo ez-onartua izan den. Onartuak izan diren pertsonen matrikula zuzenean gauzatuko da matrikula kudeaketa sisteman jasotako datuekin. |