Nortasun digital bat edo batzuk sortu, egokitu eta kudeatzeko gai izatea, norberaren ospea babesteko gai izatea eta kontu eta aplikazio desberdinekin sortutako datuak kudeatzea.
Oinarrizko maila
- Nortasun digitalarekin erlazionatutako onura eta arriskuak ezagutzen ditut.
Maila ertaina
- Nire noratsun digitala sortu eta nire aztarna digitala jarraitzeko gai naiz.
Nortasun digitalak, euskarri digital bidez bakoitzak berari buruz proiektatzen duen irudiari erreferentzia egiten dio eta baita ere besteek norbera nola ikusten duen. Ematen dugun irudi hau oso garrantzitsua da, jakinik Interneten informazio asko dagoela eta edonork geure izena jar dezakeela bilatzaileetan, guri buruzko emaitzak jasoz, nahiz eta guk ezer garrantzitsurik ez egin Interneten. Emaitza hauek, iturri desberdin eta susmagaitzetatik sortuak, geure nortasun digitalaren parte dira eta besteen aurrean definitzen gaituzte.
Hau dela eta, egokiena geure nortasun digitalaren definizioan parte aktibo izatea da. Eta praktika ezin hobea izan daiteke erronka edo gelako jarduera egiten ari garen bitartean beraren arrasto digitala uztea norberaren nortasun digitala erabiliz. Horrela gelako lanaren ebidentziak sarean izango ditugu norberaren portfolio digitalaren hoberako.
Maila aurreratua
- Testuinguru eta helburuaren arabera, nortasun digital desberdinak kudeatzeko gai naiz. On-line-eko nire interakzioarekin sorturiko informazio eta datuak gainbegiratzeko gai naiz eta baita nire ospe digitala babesteko ere.