On-line elkarrekintzetan, portaera araudiekin ohituta egotea, kultur aniztasunarekiko kontzientzia izatea, on-line arriskuen aurrean norbera eta besteak babesteko gai izatea (adibidez ziber-jazarpena), portaera ez-egokiak identifikatzeko estrategia aktiboak garatzea.
Oinarrizko maila
- Besteekin erreminta digital bitartez komunikatzeko, oinarrizko portaera arauak ezagutzen ditut.
Maila ertaina
- Sareko etiketako arauak erregelak ulertzen ditut eta nire esparru profesional eta pertsonalean aplikatzeko gai naiz.
Maila aurreratua
- Sareko etiketa aspektu batzuk, komunikazio gune eta esparru desberdinetan aplikatzeko gai naiz. Sareko portaera desegokiak identifikatzeko estrategiak garatu ditut.
1. Jarduera: Ziberjazarpena ekidin eta salatu
Ziberjazarpena edo ziberbullying-a interneten egindako jazarpena edo larderia da. Posta elektroniko, testu mezu, joko eta batik bat sare sozial bidez burutzen da. Ondokoak dituzue ziberjazarpenaren adibide batzuk:
- Biktimaren argazki larri bat interneten zintzilikatu bera lotsarazteko
- Biktimaren izenean profil faltsu bat sortu, non bere intimitateak partekatzen diren
- Jarrera gaitzesgarri bati buruzko zurrumurruak zabaldu
- ….