Helburua:

Ingurune digitaletan komunikatzea, baliabideak partekatzea on-line erreminten bidez, besteekin konektatu eta elkar-lan egitea erreminta digitalen bidez, sare komunitateetan elakrren artean eragin eta parte hartzea, kulturarteko kontzientzia.

Komunikazio eta lankidetzaren esparrua bostetako ardatzetik bigarrena da:

Komunikazio eta lankidetzaren esparruak, sei gaitasun digitalak biltzen ditu. Gaitasun bakoitza hiru maila (oinarrisko/ertaineko/aurreratua) sailkatzen da eta hauxek dira:

Gailu eta aplikazio desberdinen bidez elkarri eragitea, komunikazio digitala nola banatu, aurkeztu eta kudeatzen den ulertzea, bitarteko digitalen bidezko komunikazio mota desberdinen erabilera egokia ulertzea, komunikazio formato desberdinak aintzat izatea, hartzaile mota desberdinentzat estrategia eta komunikazio moduak egokitzea.

Aurkitutako informazio eta edukien kokapena partekatzea, ezagupena, edukiak eta baliabideak partekatzeko prest egotea eta gai izatea, bitartekari gisa aritzea, berri, eduki eta baliabideen hedapenean proaktiboa izatea, aipamen eta zitazioaren praktika ezagutzea, izatedun ezagutza multzoari informazio berria txertatzea.

On-line parte hartzearen bidez gizartean inplikatzea, teknologia eta ingurune digitalei dagokienez ahaldundutze eta auto-garapenerako aukera teknologikoak bilatzea, herritar partaidetzarako teknologiak duen potentzialataz kontzientzia izatea.

Talde lanerako, elkarlan prozesuetarako, eta elkarren artean sortu eta eraikitako baliabide, ezagupen eta edukientzat teknologia eta bitartekoak erabiltzea.

On-line elkarrekintzetan, portaera araudiekin ohituta egotea, kultur aniztasunarekiko kontzientzia izatea, on-line arriskuen aurrean norbera eta besteak babesteko gai izatea (adibidez ziber-jazarpena), portaera ez-egokiak identifikatzeko estrategia aktiboak garatzea.

Nortasun digital bat edo batzuk sortu, egokitu eta kudeatzeko gai izatea, norberaren ospea babesteko gai izatea eta kontu eta aplikazio desberdinekin sortutako datuak kudeatzea.

……………………………………………………………………………………………………………