Informazioa sarean bilatu eta atzitzea, informazioaren beharrak modu antolatuan azaltzea, garrantzizko informazio aurkitzea, baliabideak modu eraginkorrean aukeratzea, informazio-iturri desberdinak kudeatzea, informazioaren estrategia pertsonalak sortzea.
Oinarrizko maila
- Informazio jakin bat bilatzeko gai naiz bilatzaileen bitartez. Bilaketen emaitzak, bilatzailearen arabera desberdinak izan daitezkeela badakit.
Maila ertaina
- Informazioa aurkitzeko interneten nabigatzen dakit. Nere informazio beharrak modu antolatuan adierazten dakizkit eta aurkitzen dudan informazioaren artean egokiena aukeratzen dakit.
Gaur egun ohituta gaude informazioa formatu desberdinetan kontsumitzen. Nork ez du interneten film bat ikusi? Eta musika entzun mugikorrean? Eta egunkaria irakurri tabletean? Ikusten dugu informazioa formatu desberdinetan agertzen zaigula bere xedearen arabera. Ohikoa bihurtuz gida bat bideo tutorial gisa aurkitzea edota informazioa infografia batez adierazita egotea. Geure helburua izango da ikasleak beharraren arabera formatu desberdinetan informazioa bilatzea.
Batzuetan bilatzaileak (Google, Bing, Yahoo,…) erabiliz ez dugu nahi duguna nahi dugun bezala aurkitzen. Adibidez, hizkuntza jakin batean emaitzak aurkitzea, edo esaldi oso baten bidezko bilaketa egitea, edo bilaketa baten emaitzetan hitz batzuk ez agertzea, edo leku edo domeinu jakin batean bilaketak egitea,…
Emaitza zehatzagoak lortzeko erabiltzen ditugu bilaketa aurreratuak.
Maila aurreratua
- Informazioa bilatzeko eta interneten nabigatzeko estrategia multzo zabal bat erabiltzeko gai naiz. Jasotzen dudan informazioa iragazi eta kudeatzen dakit. Informazio partekatzeko sareko lekuetan badakit nori jarraitu (micro-blogging)