Informazioa eta edukiak kudeatu eta biltegiratzea beraien berreskurapena errazteko, informazioa eta datuak antolatzea.

Oinarrizko maila

  • Artxibo eta edukiak gordetzen dakit (testuak, imajinak, musika, bideoak eta web-orriak). Gorde ditudan edukiak berreskuratzen dakit.

 Maila ertaina

  • Artxiboak, edukiak eta informazioa gordetzen eta etiketatzen dakit eta biltegiratzeko nire estrategia dut. Gorde dudan informazio eta edukiak berreskuratu eta kudeatzen dakit.

 

1. Jarduera: Interneteko helbide/esteka interesgarriak era egoki eta ordenatuan gordetzea

Beti esan ohi dugu Internet mundura irekitzen zaigun leiho garrantzitsua dela. Baina eskura jartzen zaigun informazioa asko eta asko da eta batzuetan zaila egiten zaigu informazio hori guztiaren kudeaketa egokia egitea. Bilaketetatik haratago, zer egin genezake interesgarritzat jotzen ditugun Interneteko helbide horiekin beharrezkoak ditugunean eskura izan ditzagun?

Ikusi fitxa osorik

2. Jarduera: Ikasleak sortutako lanen/proiektuen emaitzen errepositorio/portfolioa sortu

Jakina da ikasleak bere ikasketa prozesuan lan asko egiten dituela. Horietako asko, proiektu baten ondorioz, erronken ondorioz edo ikasgelako jardueren ondorioz sortuak dira eta asko eta asko, bere etorkizuneko CVa osatzeko baliogarriak izan litezke.

Ikusi fitxa osorik

Jardueraren garapen bideoa

Maila aurreratua

  • Artxibo, eduki eta informazioa antolatzeko metodo eta erreminta desberdinak aplikatzen dakit. Nik edo besteek antolatutako eta gordetako edukiak berreskuratzeko estrategia desberdinak ezartzen dakit.