Ikastraining II Ikasenpresa programan parte hartzen duten Lanbide Heziketako irakasleentzat zuzenduta dagoen formakuntza da. Ekintzailetza Euskal Lanbide Heziketako zutabeetako bat da eta gaur egun bai lan merkatuan baita bizitzako edozein arlotan pertsonek garatu beharreko gaitasuna da.
Gure ikasleak gaitasun hauek garatzeko irakasleak formatzen jarraitzea garrantzitsua da. Formakuntza honen helburua da ekintzailetza ideiak aberasteko erramintak eta tresnak ezagutzea eta praktikan jartzea.
Sei saio ezberdin eskainiko dira beraien artean independenteak izango direlarik:
Izen-emate epea: 2024ko maiatzaren 20 arte Ebazpena: 2024ko maiatzaren 20an. Izena eman duen pertsonari, emailez jakin araziko zaio formakuntzan onartua edo ez-onartua izan den. Onartuak izan diren pertsonen matrikula zuzenean gauzatuko da matrikula kudeaketa sisteman jasotako datuekin. |