Ekintzailetza Euskadiko Lanbide Heziketako zutabeetako bat da eta, gaur egun, bai lan merkatuan bai eta bizitzako edozein arlotan pertsonek garatu beharreko gaitasuna da: aldaketaren bultzatzailea, berrikuntzaren bultzatzailea, helburuak argi dituena eta arrakasta lortzeko behar duen motibazioa duena.
Gure ikasleak gaitasun hauek garatzeko irakasleak azpiko ibilbidea ekin beharko du. Enpresa bat sortzearen bizipenean bidelaguna izateko formatu beharko da, batez ere, eta etorkizunean enpresa bat sortzea eta lan munduratzearen beste aukera bat bezala onartzearen pentsamenduan.
Ikastraining I IKAS AUKERA Ikasenpresa programan hasi berriak diren Lanbide Heziketako irakasleentzat zuzenduta dagoen formakuntza da. Ikasenpresa, heziketa proiektu berritzailea da eta Enpresa eta Ekimen Sortzailea moduluaren bitartez ekintzaileen gaitasunak eskuratzeko sortua dago. Horretarako erabiltzen den metodologia aktiboa da, berritzailea eta bereziki praktikoa.
Izen-emate epea: 2023ko irailaren 11tik 15 arte Ebazpena: 2023ko irailaren 18an. Izena eman duen pertsonari, emailez jakin araziko zaio formakuntzan onartua edo ez-onartua izan den. Onartuak izan diren pertsonen matrikula zuzenean gauzatuko da matrikula kudeaketa sisteman jasotako datuekin. |