Ikaskuntza estrategia diseinatzeko tailerra: hausnarketa eta feedback-a – 1. edizioa

Ebaluazioak funtsezko zeregina du ikaskuntza-prozesuan, eta ikasleei ibilbidean zehar laguntzen die. Gaitasun teknikoen eta zeharkakoen garapenean izan duen bilakaerari buruzko etengabeko feedback baten bidez, ikaskuntza esanguratsua sustatzen da, ikasleak beren garapen integralean konprometitzera eta hausnartzera gonbidatzen dituena.

Eskaintzen diren tailerren helburua ETHAZI ereduaren barruan ebaluazio-ikuspegian sakontzea da. Tailer bakoitzak bere nortasuna izango du, baina, aldi berean, elkarren jarraipena izango da. Beraz, aurreko tailerretan landutako ikaskuntzak landuta izatea aurreikusten da.

Ikaskuntza estrategiaHirugarren IKAS AUKERA honek  ikaskuntza estrategia diseinatze prozesuan hausnarketa eta feedback-a kudeatzen lagunduko dizu.

Izen-emate epea: 2024ko urtarrilaren 8tik irailaren otsailaren 8 arte
Ebazpena: 2024ko otsailaren 9an. Izena eman duen pertsonari, emailez jakin araziko zaio formakuntzan onartua edo ez-onartua izan den. Onartuak izan diren pertsonen matrikula zuzenean gauzatuko da matrikula kudeaketa sisteman jasotako datuekin.

Ikaskuntza estrategia diseinatzeko tailerra: hausnarketa eta feedback-a – 1. edizioa

80 plaza
Iraupena: 8 ordu
– Aurrez aurreko saioa: 3 ordu (16:00 – 19:00)
– Lan asinkronoa (online jarduerak…): 5 ordu
Hizkuntza: elebiduna
 Formakuntza lekuak:
– Bizkaia: CIFP Iurreta LHII (Iurreta) Ikastetxeko kokapena

Otsailak 12 – Martxoak 19 

Egutegia

Taldea (Iurreta) – ELEBIDUNA Informazio gehiago Izen ematerako esteka