Norbere gailuak babestea eta sareko arriskuak eta mehatxuak ulertzea, babes eta segurtasun neurriak ezagutzea.
Oinarrizko maila
- Nire gailuak babesteko oinarrizko ekintzak egiteko gai naiz (adibidez, biruskontrakoaren erabilera, pasahitzak, etab.).
1. jarduera: Segurtasun digitalaz baliabide bat ezagutu: Oficina de Seguridad del Internauta
Oficina de Seguridad del Internauta-ren web-orria baliabide oso erabilgarria da edozein herritar digitalentzat. Zenbait baliabide eskaintzen ditu, online segurtasun-abisuen zerbitzu batez gain.
Jarduera honen helburua hura ezagutzea besterik ez da, hartan nabigatzea zer eskaintzen duen ikusteko, eta nahi duten guztiak eskaintzen duen abisu-zerbitzuren batean harpidetzea.
2. jarduera: Pasahitz seguruak sortu, erabili eta zaindu
Jarduera honekin lortu nahi da ikasleek bere estrategiak hobetzea gailuak eta kontuak babestean. Horretarako aurkezpen bat erabiltzen da, eta hari zenbait lan eta eztabaida lotzen zaizkio. Honela laburbil daitezke (diapositiba bakoitzean oharrak daude):
Maila ertaina
- Nire gailu digitalak nola babestu badakit eta nire segurtasun estrategiak eguneratzen ditut.
Maila aurreratua
- Nire segurtasun estrategiak maiz eguneratzen ditut eta nire gailua mehatxatuta dagoenean badakit zer egin.