Gaur egungo gizartean eta lan-merkatuan mugitu eta moldatzeko espezialitate bakoitzari dagozkion gaitasun espezifikoez gain, pertsonek beste gaitasun hauek ere beharko dituzte: talde lana, jarrera ekintzailea, sormenezko pentsamendua, komunikaziorako trebezia, konpromisoa, elkartasuna… Hortaz, gure ikasleentzat ezinbesteko gaitasunak dira.
FP Euskadiko zikloko irakasle taldeek, orain arte egin duten moduan, paper garrantzitsua dute ibilbide horretan: ikasleentzat eredugarri izan behar dute, orain arte erabilitako prozedurak aldatuz eta ETHAZI eredura egokituz. Zikloko irakasle taldea osatzen duten irakasleek norbere irakasle jarduna ETHAZI ereduaren testuingurura eraldatu behar dute. Eraldatze-prozesu horretan hasierako pausuak emateko dago diseinaturik ETHAZI hasierako prestakuntza. Prestakuntzak baditu hainbat IKAS AUKERA, eta zure Ikaskuntza Koordinatzailearen (IKren) laguntzaz zure ikaskuntza ibilbide egokiena garatu ahal izango duzu.
ETHAZI Hastapena IKAS AUKERA honek ETHAZI ereduaren oinarrizko ezagutza jasotzen laguntzen dizu. Zure erritmoan, era guztiz autonomoan, Ereduaren oinarrizko kontzeptuak ezagutuko dituzu.
IKAS AUKERA hau beste plataforma batera mugituko da 2024/2025 ikasturterakoBeraz, matrikulazioa eten egiten da.Barkatu eragozpenak |
ETHAZI Hastapena
Mugarik gabeko plazak
Iraupena: 10 ordu
– Era autonomoko esfortzua
– Asinkronoa eta lerroan (online)
Hizkuntza: gaztelania, euskara eta elebiduna