ESKUBIDE SOZIALAK: ETSIPENETIK HASERRERA GIZA ESKUBIDEEN BIDEZ

Balioak 4.0 lan ildoaren bidez, balioen lanketa integratu nahi dugu FP Euskadiko heziketa-zikloetan. Horrela, gure heziketa-zikloetan dauden pertsonek, beren lanbide-arloko gaitasun teknikoez gain eta gaitasun pertsonalez eta sozialez gain, oinarri etiko sendoa ere garatuko dute pertsona eta profesional gisa.

Lan ildoaren baitan, ikasturtean zehar, hainbat hitzaldi eta tailer eskaintzen ditugu.

Hitzaldiak eta tailerrak irekiak dira FP Euskadiko irakasle eta ikasle guztiontzat.

Koldo Caslaren argazkia

Koldo Casla doktorea, Essex Law School-eko irakasle titularra

Eskubide sozialak: etsipenetik haserrera giza eskubideen bidez

Hitzaldi honetan giza eskubideen esanahiari eta bilakaerari buruz hitz egingo dugu, baita egungo erronka batzuei buruz ere, hala nola klima-aldaketari, gatazka armatuei eta gero eta desberdintasun handiagoei buruz. Eskubide sozialak aztertuko ditugu, besteak beste, etxebizitza, hezkuntza, gizarte-segurantza edo osasuna, nola dauden aitortuta nazioartean eta zein egoeratan dauden gurean eta munduko beste leku batzuetan.

Koldo Casla Giza Eskubideen Nazioarteko Zuzenbideko irakaslea da Essexeko Unibertsitatean (Erresuma Batua), eta bertan zuzentzen du Giza Eskubideen Klinika. Amnesty Internationaleko kidea da 2001etik, eta, besteak beste, Espainiako eskubide sozialei buruzko lau txostenen egilea da, eta Arartekoaren kabinete burua izan zen 2011 eta 2013 artean.

Izen-emate epea: 2023ko abenduaren 10 arte
Izena eman duenari online topaketarako esteka bidaliko zaio.

Eskubide sozialak: etsipenetik haserrera giza eskubideen bidez

Plaza mugagabeak
Iraupena: ordu bete
– Saio sinkronikoa online: ordu bete (10:00 – 11:00)
Hizkuntza: gaztelania
Formakuntza lekua:
– Online

2023ko abenduak 12 

Taldea – GAZTELANIA Más información Enlace para la inscripción