ELU IKASTETXEAN

Gaur egungo gizartean eta lan-merkatuan mugitu eta moldatzeko espezialitate bakoitzari dagozkion gaitasun espezifikoez gain, pertsonek beste gaitasun hauek ere beharko dituzte: talde lana, jarrera ekintzailea, sormenezko pentsamendua, komunikaziorako trebezia, konpromisoa, elkartasuna… Hortaz, gure ikasleentzat ezinbesteko gaitasunak dira.

FP Euskadiko zikloko irakasle taldeek, orain arte egin duten moduan, paper garrantzitsua dute ibilbide horretan: ikasleentzat eredugarri izan behar dute, orain arte erabilitako prozedurak aldatuz eta ETHAZI eredura egokituz. Zikloko irakasle taldea osatzen duten irakasleek norbere irakasle jarduna ETHAZI ereduaren testuingurura eraldatu behar dute. Eraldatze-prozesu horretan hasierako pausuak emateko dago diseinaturik ETHAZI hasierako prestakuntza. Prestakuntzak baditu hainbat IKAS AUKERA, eta zure Ikaskuntza Koordinatzailearen (IKren) laguntzaz zure ikaskuntza ibilbide egokiena garatu ahal izango duzu.

ELU Ikastetxean ibilbideaELU IKASTETXEAN ikastetxeko barne-prestakuntzaren barruan eskeintzen den prestakuntza-baliabide bat da. Ikastetxe bakoitzak erabakitzen du baliabide hau bere ikastetxean eskeintzea ala ez. IKAS AUKERA honek, zure ikastetxeko errealitatetik hurbil eta IKren laguntzaz, ETHAZI ulertzeko eta Ereduan martxan hasteko eszenatoki bat eskaintzen dizu.

Izen-ematea non/nola: zure ikastetxean, Ikaskuntza Koordinatzailearen (IKren) bidez
Izen-emate epea: ikastetxeak markatutakoa

ELU IKASTETXEAN: ETHAZI Lehenengo Urratsak ikastetxean

Ikastetxeak nahi dituen plazak
Iraupena: 20 ordu, moldagarria ikastetxearen jokabidearen arabera
– 4 asteko lana, moldagarria ikastetxearen jokabidearen arabera
– Lan asinkronoa + ikastetxeko dinamizatzailearen feedback-a

Hizkuntza: gaztelania eta euskara
 Formakuntza lekuak:
– Zure ikastetxean bertan

Informazio gehiagorako: 

ELU IKASTETXEAN