Helburua:
Eduki berriak sortu eta editatzea (testuak, irudiak, bideoak…), aurretiko ezagupen eta edukiak integratu eta bir-lantzea, produkzio artistikoak, multimedia edukiak eta informatika programazioa egitea, jabetza intelektualaren eskubideak eta erabileraren lizentziak aplikatzen jakitea.
Eduki digitalen sorreraren esparrua bostetako ardatzetik hirugarrena da:
- Informazio eta datuen alfabetatzea
- Komunikazio eta lankidetza
- Eduki digitaleen sorrera
- Segurtasuna
- Arazo ebazpena
Eduki digitaleen sormenaren esparruak, lau gaitasun digitalak biltzen ditu. Gaitasun bakoitza hiru mailetan (oinarrizkoa/ertaina/aurreratua) sailkatzen da eta hauxek dira:
Formatu desberdinetan edukiak sortzea, multimedia edukiak sartuz, norberak edo beste batek sortutako edukiak editatzea eta hobetzea, bitarteko digital eta teknologikoen bitartez sormena erabiliz adierazpenak egitea.
Eduki eta ezagutza berri, original eta nabarmenak sortzeko aurretik dauden baliabideak aldatzea, hobetzea eta konbinatzea.
Informazioari eta eduki digitalei egile eskubideak eta lizentziak nola aplikatzen zaizkien ulertzea.
Programa informatiko, aplikazio, konfigurazio, programa, gailuetan aldaketak egitea, programazioaren oinarriak ulertzea, programa baten atzean zer dagoen ulertzea.