Programa eta zerbitzu digitalen erabileraren ohiko terminoak ulertzea, datu pertsonalak aktiboki babestea, besteen pribatutasuna errespetatzea, mehatxu, iruzur eta cibererasoetatik norbere burua babestea.
Oinarrizko maila
- On-line inguruneetan niri eta besteei buruzko zenbait informazio mota bakarrik partekatu ditzakedala kontziente naiz.
1. jarduera: Be Aware of your Digital Print
Aztarna digitalari buruzko sarrerako jarduera hau ingelesezko klasean erabiltzeko prest dago. Eskaintzen dituen baliabide guztiak hizkuntza horretan daude.
Maila ertaina
- Nire eta besteen pribatutasuna on-line nola babestu badakit. Pribatutasunarekin loturiko gaiak orokorrean ulertzen ditut eta nire datuak nola jasotzen eta erabiltzen diren oinarrizko ezagutza bat dut.
Maila aurreratua
- On-line zerbitzuetan aurrez ezarritako pribatutasun ezarpenak maiz aldatzen ditut nire pribatutasuna hobeto babesteko. Pribatutasun arazoei buruz ezagutza zabala dut eta nire datuak nola jaso eta erabiltzen diren badakit.